Politika -

EH Bildu

PP, Cs eta Voxen 'autoritarismoari' aurre egiteko aliantza handi bat eskatu du Otegik

Bestalde, “zekenkeria politikoa” leporatu dio EH Bilduko koordinatzaileak Pedro Sanchezi. Aurrekontuentzako “txeke zuri bat ezeren” truke ez diote emango, ohartarazi duenez.

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia. Artxiboko irudia: EH Bildu
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia. Artxiboko irudia: EH Bildu
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia. Artxiboko irudia: EH Bildu

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datozen hauteskunde orokorrei begira, “aliantza handi” bat osatzea proposatuko du Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak, “EAJtik CUPera”; PP, Ciudadanos eta Voxen “autoritarismoari eta aznarismo zoroaren itzulerari” aurre egiteko.

Gainera, “zekenkeria politikoa” leporatu dio Otegik Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuari. Estatuko Aurrekontu Orokorrak aurrera ateratzeko, “txeke zuri bat ezeren” truke ez diote emango, ohartarazi duenez.

Koalizioa ERCrekin eta BNGarekin batera Europako hauteskundeetara aurkeztuko dela gogorarazi du Otegik elkarrizketa batean. Herrien “autodeterminazio eskubidearen ahotsa Europara eramateko pauso handi bat” dela ziurtatu du, baina “Espainiako Estatuaren inboluzio markoan” hauteskunde ituna “nazio historikoetako” beste alderdi eta “indar progresistetara” zabaldu beharko litzatekeela uste du.

Horregatik, “Espainiako hauteskundeei begira gogoeta” hori egitea eskatu du. “Kongresura zein Senatura ahots bakarrarekin” joateko apustua egin du, “autoritarismoaren eta neoliberalismoaren aurrean, erabakitzeko eskubidea, galdeketa adostua, presoen askatasuna eta eskubide sozialak defendatzeko”.

"Aliantza horretan ez dugu gainera datorkigun horren jakitun den inor baztertu nahi, EAJtik CUPera"

“Hori da datozen hilabeteetan egin beharreko lana, eta aliantza horretan ez dugu gainera datorkigun horren jakitun den inor baztertu nahi, EAJtik CUPera”, gaineratu du.

“Aliantza zabala” hauteskunde orokorretan gauzatzeko zailtasunak handiagoak direla onartu du Arnaldo Otegik, Europak barruti bakarra duelako; baina “aurrera eraman ahal izateko modu ezberdinak” daudela uste du. “Gutxieneko programen inguruko akordio handiak adosteko filosofia politikoa planteatzen dugu”, azaldu du.

“Munduan autoritarismoa inposatzeko egiturazko joera handi bat dago”, azpimarratu du EH Bilduko buruzagiak, eta orain “Espainiako Estatuan inposatzen ari da”.

Jose Maria Aznarren itzalak zuzentzen du proiektu autoritario” bat dela nabarmendu du Otegik. “Horri aurre egin behar diogu. Lehenago edo beranduago, baina hori da datorkiguna, erantzukizunez eta lasaitasunez aurre egin behar diogu”, erantsi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi Politika Hauteskunde orokorrak EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak