Politika -

Epaia

Foru gobernuak torturei buruzko ikerketa bat egiteko emandako laguntza, bertan behera

Nafarroako Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du EHUri zuzendutako diru-laguntza Konstituzionalak baliogabetutako Polizia biktimen foru legearekin harremana duelakoan.

Nafarroako Justizia Jauregia, EFEren artxiboko irudi batean.
Nafarroako Justizia Jauregia.
Nafarroako Justizia Jauregia, EFEren artxiboko irudi batean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Eskuin muturreko taldeek eta foru erkidegoko funtzionario publikoek egindako indarkeriazko ekintzak" ikertzeko Nafarroako Gobernuak EHUri emandako 30.000 euroko diru-laguntza bertan behera utzi du gaur Auzitegi Nagusiak.

Estatuko Abokatutzak eskatu zuen diru-laguntza baliogabetzea, lauko gobernuaren erabakiak Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzitako biktima polizialen legearekin zerikusia zuelakoan. Nafarroako Gobernua eta EHU kontra agertu ziren.

Unibertsitatearen arabera, Konstituzionalak baliogabetutako artikuluek ez dute biktimen aitortza eta erreparazioarekin zerikusirik, eta emandako diru-laguntzek ez zuten gertatutakoaren interpretazio bat ematea helburu, baizik eta "giza eskubideen urraketa horiek dimentsionatzea".

Bestelakoa uste du, ordea, Nafarroako Auzitegiak. Horren aburuz, ikerketaren aztergaiak eta helburuek bat egiten zuten Konstituzionalak baliogabetutakoarekin. Auzitegiaren ustez, Nafarroako Gobernuak sortzeko asmoa zuen Aitortzarako eta Erreparaziorako Batzordeak Botere Judizialaren eskumenak urratzen zituen.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa EHU Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Frankismoa Memoria Historikoa Nafarroako Auzitegi Nagusia gaur Polizia indarkeriari buruzko albisteak