Politika -
Katalunia
'2019rako indarrak gordetzeko' eskatu dio Bassak Torrari espetxera egin dion bisitan
Kontseilari ohiak ziurtatu du "kementsu eta lasai" dagoela epaiketara begira. Bestalde, gose greba egin zuten presoak Lledorneseko kartzelara eraman dituzte berriro.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Quim Torra Generalitateko presidenteak Dolors Bassa kontseilari ohia bisitatu du gaur Puig de les Basseseko (Girona) espetxean. Han, Bassak "datorren urterako indar guztiak gordetzeko" eskatu dio, orduan hasiko baita prozesu independentistarekin lotutako epaiketa.
Twitter bidez Torrak azaldu duenez, besarkada estu batekin agurtu du Bassa, eta zera adierazi dio: "Gurekin pentsatzeak esan nahi du jai egunak senitartekoekin batera eta behar den moduan ospatuko dituzuela".
Kontseilari ohiak ziurtatu du "kementsu eta lasai" dagoela epaiketara begira, Halaber, zehaztu du Generalitateko presidenteak Gabonak zoriondu dizkiola, eta asteartean gauza bera egingo duela Lledonerseko (Bartzelona) kartzelan dauden preso independentistekin.
Gose greba egin zuten presoak Lledorneseko kartzelara eraman dituzte berriro
Abenduaren 20ra arte gose greban egon diren lau preso politikoek ospitalera utzi eta espetxera bidean dira berriro. Hain zuzen ere, arratsaldean eramango dituzte Lledorneseko (Bartzelona) kartzelara.