Politika -

Presoak

Beste lau preso hurbilduko dituela iragarri du Espetxeetako Zuzendaritzak

Olga Comes, Jesus Guinea, Aurken Sola eta Iratxe Yañez presoak Leon, Burgos eta Asturiasko espetxeetara lekualdatuko dituzte.

Presoen eskubideen alde Donostian egindako manifestazioa. Artxiboko argazkia: EFE
Presoen eskubideen alde Donostian egindako manifestazioa.
Presoen eskubideen alde Donostian egindako manifestazioa. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espetxeetako Zuzendaritzak beste lau preso Euskal Herritik hurbilago dauden espetxeetara lekualdatzeko agindua eman du.

Olga Comes Arambillet Leongo kartzelatik Asturiasera eramango dute; Jesus Guinea Sagasti, Almeriatik Leonera; Aurken Sola, Algecirastik Burgosera; eta Iratxe Yanez Ortiz de Barron, Almeriatik Asturiasera.

Barne Ministroak zabaldu duen oharraren arabera, egun indarrean dagoen espetxeetako legedia onartu dute laurek eta, ondorioz, Euskal Herritik gertuago dauden espetxeetara lekualdatzea proposatu du Tratamendu Batzordeak.

Olga Comes 2012ko abenduaren 4an sartu zuten kartzelan. Bederatzi urteko zigorra ezarri zioten, eta 2019ko urrian beteko ditu hiru laurdenak.

Jesus Guinea 2010eko apirilaren 7an espetxeratu zuten, 12 urterako; 2019ko apirilean beteko ditu zigorraren hiru laurdenak.

Aurken Sola 2008ko azaroaren 1etik dago preso. 20 urteko espetxealdia ezarri zioten, eta 2023ko urrian beteko ditu zigorraren hiru laurdenak.

Iratxe Yanez 2010eko urriaren 28an sartu zuten kartzelan. 20 urteko zigorra ezarri zioten, eta 2025eko urtarrilean beteko ditu zigorraren hiru laurdenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Presoak ETA Eguneko albisteak Albisteak Bakea Euskadin Espetxeak