Politika -

Podemos-Orain Bai

Podemosek Aznarez, Buil eta Saez Nafarroako Parlamentuko taldetik baztertu ditu

Carlos Couso Podemos-Orain Bai talde parlamentarioaren bozeramaileak Ainhoa Aznarez, Mikel Buil eta Tere Saez kanporatzeko idatzia aurkeztu du.

Ainhoa Aznarez Podemos-Orain Baiko parlamentarioa Nafarroan. ETBko bideo batetik ateratako argazkia
Ainhoa Aznarez Podemos-Orain Baiko parlamentarioa Nafarroan
Podemosek Aznarez, Buil eta Saez Parlamentuko taldetik baztertu ditu

1:24

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Couso Podemos-Orain Bai talde parlamentarioaren bozeramaileak idatzi bat aurkeztu dio Nafarroako Parlamentuko Mahaiari, Ainhoa Aznarez, Mikel Buil y Tere Saez parlamentarioak taldetik "baztertzeko".

Talde parlamentarioa orain arte bitan banatuta zegoen; alde batetik, baztertutako eta alderdiari leialak diren hiru parlamentarioak daude, eta bestetik, gainerako lau parlamentarioak, Podemosen diziplina alde batera utzi zutenak, eta Orain Bai deitura erabiltzen dutenak.

Lau parlamentario horien artean Laura Perez alderdiko idazkari nagusi ohia eta alderditik kaleratua izan dena dago.

Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko presidentea da; eta, alderditik baztertua izan ostean, baliteke presidente kargua ere utzi behar izatea, Ganbarako presidenteak Nafarroako Parlamentuko talderen baten kidea izan behar baitu.

Hori horrela, eskaera ofiziala egiten bada, Orain Bairen esku geldituko litzateke Podemos.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iruñea Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Parlamentua Podemos Ahal Dugu Nafarroa