Politika -

25 gerturatze eta gero

Frantziak esan du ez duela eten presoen hurbilketari buruz abiatutako elkarrizketa

'Bakearen artisauek' ostiralean salatu zutenez, Frantziako Gobernuarekin zuten harremana 'erabat etenda' dago. Macronen Gobernuaren ahotan, 'ez da aldaketarik egon'

Frantziak hainbat preso gerturatu ditu Mont de Marsanera. ETBko bideo batetik ateratako argazkia
Mont de Marsaneko kartzela.
Frantziak hainbat preso gerturatu ditu Mont de Marsanera. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Gobernuak ukatu egin du 'Bakearen artisauek' joan den astean salatutakoa, eta esan du ez duela eten erakunde horrekin presoen hurbilketari buruz 2017ko uztailean abiatutako elkarrizketa.

EFE albiste agentziari Exekutiboko iturri batek azpimarratu dionez, "ez da jarrera aldaketarik izan".

"Ez da jarrera aldaketarik izan. Kasuz kasu jardun dugu, hori zen konpromisoa eta hori bera esan genien biktimen elkarteei",  erantsi dute iturriok.

ETAren armagabetzea gauzatu zuten 'bakearen artisauek', ordea, elkarrizketak etenda daudela salatu zuten ostiralean. Gisa berean mintzatu da bart Agus Hernan Foro Sozialeko bozeramailea Radio Euskadin. Azaldu duenez, "udaz geroztik, moteltze bat sumatu dugu presoen hurbilketan, baita Frantziako Justizia Ministerioaren eta Iparraldeko ordezkaritzaren arteko harremanetan".

Frantziako Gobernuak ETAko 25 preso hurbildu ditu Mont de Marsan eta Lannemezan kartzeletara, azkenak urrian. Horrez gain, 22 DPS zerrendatik kendu ditu (Detenus Particulierement Signales, espetxe egoera berezian dauden presoak).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iparraldea Presoak Frantzia Eguneko albisteak Albisteak Emmanuel Macron Espetxeak Frantziako Gobernua