Politika -

Euskadi Ahal Dugu

Madrilek Euskadi errespetatu dezan eskatu du Iglesiasen kontrako euskal zerrendak

Si Se puede Pablo Iglesiasen aldeko hauteskunde-zerrendak dio, ordea, "Ahal Duguren barruan dauden sentsibilitate guztiak hartzen" dituztela.

Equipo Euskadi zerrendaren hautagaiak, Donostian. Argazkia: EiTB
Equipo Euskadi zerrendaren hautagaiak, Donostian. Argazkia: EiTB
Equipo Euskadi zerrendaren hautagaiak, Donostian. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Equipo Euskadi, Pablo Iglesiasen hauteskunde-zerrenda ofizialaren kontra Podemos-Ahal Dugun jaiotako hautagaitza, larunbat honetan aurkeztu dute Donostian. Bertan zerrenda horretako kideek adierazi dutenez, "Madrilek lurraldeak errespetatu behar ditu, eta ulertu behar du Euskadiko ordezkariak Euskadin izena eman dutenek aukeratzen dituztela".

Primarioetako formatuagatik eta haiei kontsultatu gabe Pablo Iglesiasen zerrenda egiteagatik, bere haserrea adierazi zuen atzo Podemos-Ahal Duguren zuzendaritzak, Iglesiasek Gernikan egindako bisitari huts eginda.

Equipo Euskadik eskatu du euskal hautagaiak Euskadin baino ez aukeratzea, eta azpimarratu dute Ahal Duguren EAEko ordezkariek "argi eta garbi" utzi behar dutela Kongresuan eta Senatuan EAJk "eskuina ordezkatzen duela".

Si Se Puede

Bestalde, Pablo Iglesiasen aldeko hautagaitzak, Si Se Puede, ekitaldia egin du Donostian ere, eta defendatu du "erakundeak aldatzeko bide bakarra" dela "erakundeetan egotea".

Larunbat honetan egindako prentsaurreko horretan, gainera, Si Se Puede Kongresurako hauteskunde-zerrenda osatuko duten lagunak aurkeztu dituzte: Roberto Uriarte, Miren Gorrotxategui, Amaia Arcocha eta David Carracedo (Bizkaia), Pilar Garrido, Rafa Sainz eta Kelly Alba Holmwood (Gipuzkoa), eta Garbiñe Ruiz (Araba).

Garridok eta Gorrotxategik agiria irakurri dute esanez Pablo Iglesiasen aldekoek osatutako hautagaitzak "Ahal Duguren sentsibilitate guztiak hartzen" dituela, eta "inor ez dagoela soberan bidaia honetan".

"Funtsezkoa da Espainiarentzako proiektu bat izatea, Euskadirako dugun proiektua garatu nahi baldin badugu, hori dela eta, hemengo jendearen ahotsa eraman nahi dugu Parlamentura", azaldu dute.

Podemos-Ahal Dugu

Bestalde, Lander Martinez Podemos-Ahal Duguren idazkari nagusia Errenterian izan da, Maria Valiente Gipuzkoako ahaldun nagusirako Ahal Duguren hautagaiarekin. Martinezek eskua luzatu dio EH Bilduri "aliantza progresistak ehuntzeko", 2019ko foru eta udal hauteskundeei begira, EAJrekin adostea "errorea" dela EH Bildu ohartu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Donostia Pablo Iglesias Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi