Politika -

Presoak

Sanchez ez dela sakabanaketa politikarekin amaitzen ausartzen salatu du Etxeratek

Dispertsioarekin behin betikoz amaitzeko "urratsak" eskatu ditu euskal presoen senideen elkarteak.

Etxerat, gaur Bilbon eskainitako prentsaurrekoan. Argazkia: EiTB
Etxerat, gaur Bilbon eskainitako prentsaurrekoan. Argazkia: EiTB
Etxerat, gaur Bilbon eskainitako prentsaurrekoan. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxerat euskal presoen senideen elkarteak salatu duenez, "salbuespeneko espetxe politikari behin betiko amaiera emateko gai ez da Espainiako Gobernu koldarra". "Itxaropen faltsuak sortu ziren gobernu aldaketarekin baina, zoritxarrez, zigor berbera aplikatzen jarraitzen du krudelkeri osoarekin", deitoratu du. Hortaz, sakabanaketarekin behin betikoz amaitzeko "urratsak" eskatu ditu.

Larunbat honetan Bilbon egindako prentsaurrekoan, dispertsio-politika "ankerra" pairatzen dutenen lekukotzak azaldu dituzte presoen familiakideek. Espetxe-politikan aldaketak izango zirela Pedro Sanchez Espainiako presidenteak joan den ekainean iragarri arren, "agertoki berriak ez du balio izan egoera hori indargabetzeko eta, sortzen duen sufrimendua bukatu baino, areagotu egiten du".

Dispertsioarekin amaitzeko 'urratsak' eskatu ditu Etxeratek

"Hau da mespetxatu eta gutxietxi egiten den sufrimendua, gobernuek negoziatzen duten sufrimendua", adierazi dute Etxerateko kideek prentsaurrekoan irakurritako ohar baten bidez. "Oinaze hau betikotze eta gogortzearen erantzuleak gobernuak dira".

"Ez dakigu zeinen mesedetan mantentzen ari den gure sufrimendua. Baina, denok dakigu, euskal gizarteari ez diola onurarik egiten sufrimendu honen luzapen eta areagotzea, normalizazio eta konponbidearen bidean oztopo izanik", ondorioztatu dute.

Amaitzeko, "beste behin ere", gaixotasun larriak dituzten eta adin nagusikoak diren presoak aske uzteko eskatu dute, baita "euskal preso guztiak Zaballako espetxera hurbiltzea" ere, eta "zigor batuketa ezartzea eta bizi osoko zigorra bertan behera uztea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bilbo Presoak Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak Espetxeak