Politika -

Voxen ekitaldiak, Katalunian

Mossoen egitura aldatzea baztertu du Buchek, Torraren ultimatumari entzungor eginda

Esquadra Mossoen jarduna defendatu, eztabaida politikotik kanpo utzi behar dituztela esan eta Konstituzioaren Egunean Kataluniako Poliziak zuzen jokatu zuela azpimarratu du Buchek.

Istiluak Gironan, Konstituzioaren Egunean. Argazkia: EFE
Istiluak Gironan, Konstituzioaren Egunean
Istiluak Gironan, Konstituzioaren Egunean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miquel Buch kontseilariak Esquadra Mossoen goi-karguei jakinarazi die, oraingoz behintzat, ez duela Barne Sailean aldaketarik egingo, Quim Torra Generalitateko presidenteak ultimatuma eman dion arren. Torraren ultimatuma Voxek Konstituzioaren Egunean Gironan eta Terrasan egindako ekitaldien ondotik iritsi zen. Izan ere, ekitaldiak boikotatzen saiatu zirenen aurka Mossoek egindako kargengatik neurriak hartzeko exijitu zion Torrak.

Buchek bilera izan du astelehen honetan Kataluniako Poliziaren goi-karguekin, Mossoen Egarako (Sabadell, Bartzelona) egoitzan. Konstituzioaren Egunean gertatutakoagatik Torrak agertutako kexak direla eta, autokritika egin du Buchek, hitzordu horrekin zerikusia duten iturriek jakitera eman dutenez.

Bilera horretan, Poliziaren lana fidagarria dela defendatu du Buchek. Halaber, Esquadra Mossoak eztabaida politikotik aldentzeko beharra erakutsi du, eta ziurtatu du Gironan eta Terrassan tiroka hasi ziren agenteen jarduna zuzena izan zela, iturri horien arabera.

Hala, Torraren ultimatumak eragindako krisiaren aurrean, poliziek egindako lana babestu du Buchek, eta barkamena eskatu du agenteen artean eragindako ezinegonagatik.

Esan bezala, Mossoen egituran aldaketak egiteko galdegin zion Torrak Buchi, eta esandakoa betetzen ez bazuen, gai horretan esku hartuko zuela adierazi zion.

Bere aldetik, Miquel Esquius Esquadra Mossoen polizia buruak eskerrak eman dizkio Buchi, erakutsitako konfiantzagatik.

Aurreikusitakoaren arabera, abenduaren 6an gertatutakoa epaitzen jarraituko dute bihar.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Eguneko albisteak Albisteak Pere Aragonès Vox