Politika -

Istiluak

Torrak lau egun eman dizkio Buchi Barne Saila eraberritzeko, Mossoen kargen ostean

Barne kontseilariak aitortu duenez, Mossoek Gironan eta Terrassan egindako kargen irudiak 'ez dira Polizia demokratiko baten printzipioekin bateragarriak'.

Esquadra Mossoak, atzo, Gironan. EFE
Esquadra Mossoak, abenduaren 6an, Gironan.
Torrak aldaketak iragarri ditu Mossoen buruzagitzan, istiluen ostean

0:37

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esquadra Mossoek Gironan eta Terrassan (Bartzelona) egindako kargek ondorioak izango dituzte, Quim Torra Generalitateko presidenteak iragarri duenez. Izan ere, lau eguneko epea eman dio Miquel Buch Barne kontseilariari Mossoen buruzagitzan aldaketak egin ditzan.

Kataluniako presidentea Eslovenian dago, eta bertatik egin ditu adierazpenak. Bertatik iragarri duenez, igandean bilduko da Miquel Buchekin, eta kargen irudiak aztertuko dituzte, erabakiak hartzeko. "Espero dut datorren astean Mossoen protokoloetan aldaketak iragarri ahal izatea", erantsi du.

VOXek Gironan eta Terrasan Konstituzioaren alde antolatutako bi elkarretaratzeetan istilu larriak izan ziren atzo. Izan ere, antifaxista ugari bildu ziren bi herri horietan, eta Mossoek manifestarien kontra egin zuten.

Gironan, 15 agente eta hiru manifestari zauritu ziren, eta horietatik bost —lau mosso eta manifestari bat— ospitalera eraman behar izan zituzten. Terrassan, berriz, bost mosso eta bi manifestari zauritu ziren istiluetan. Maria Sirvent CUPeko diputatuak foam-ez egindako jaurtigai baten kolpea jaso zuen esku batean. Alderdi antikapitalistak Buchen dimisioa eskatu du jada.

Gironan Voxen manifestazio baten ostean izandako istiluen bideoa:

 

Mossoen eta antifaxisten arteko istiluak Gironan, Voxen ekitaldi bategatik
Mossoen eta antifaxisten arteko istiluak Gironan, Voxen ekitaldi bategatik
Mossoen eta antifaxisten arteko istiluak Gironan, Voxen ekitaldi bategatik

 

Miquel Buch Kataluniako Barne kontseilariak ere hitz egin du auziaz. Horren hitzetan, presidentearekin "etengabe harremanetan" dago. Kontseilariak aitortu duenez, kargen irudi batzuk "ez dira polizia demokratiko baten printzipioekin bateragarriak".

Buchen hitzetan, kargen irudiak ondo aztertuko dituzte: "Agenteren batek gehiegikeriaz jardun badu, neurriak hartuko ditugu. Nik behintzat ez dut zalantzarik egingo".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Eguneko albisteak Albisteak Pere Aragonès