Politika -

Araban

Aresek Ertzaintzaren laguntza eskainiko du ustezko espioitza kasurako

Arabako ustezko espioitza auziaren ikerketarako Ertzaintzaren dokumentazioa emateko prest azaldu da Herrizaingo sailburuak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak Ertzaintzaren laguntza osoa eskainiko du Arabako ustezko espioitza kasua ikertzeko.

Izan ere, beharrezkoa den Ertzaintzaren informazio eta dokumentazio osoa emateko prest agertu da Ares. Bere aburuz, "erantzukizunak zuritu ditzaten eta egoera argitu dezaten interes handiena dutenak ertzainak berak dira".

Arabako ustezko espioitza kasuaren epaileak Ertzaintza ikertzeko "eskaera ofiziala" egin zuela jakitera eman zuten atzo komunikabideek. Izan ere, "argibideetako prozesuan dokumentu gakoak ezkutatu ziren susmoa" du epaileak. Hori dela eta, "baliteke Ertzaintzaren datu baseen eta EAJko burukide ohiak zituen txostenen arteko harremana egotea", epailearen esanetan.

Bilboko Euskalduna Jauregian izandako PSEko Udal eta Foru Batzordean esan ditu Aresek aipatutako adierazpenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak EAJ-PNV Ertzaintza Araba Eusko Jaurlaritza berriak Euskal sozialistak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Espioitza Politikoa