Politika -

EUROPAKO HAUTESKUNDEAK

Josu Juaristi izango da EH Bilduren zerrendaburua Europako hauteskundeetan

Koalizioak Europako Parlamenturako hautagaia aukeratzeko asteburuan egindako barne hauteskundeetan, Josu Juaristik botoen % 75,61 eskuratu ditu. 2014tik dago Europako Parlamentuan.

Josu Juaristi. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Josu Juaristi
Josu Juaristi. ETBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Juaristi izango da EH Bilduren zerrendaburua maiatzean egingo diren Europako Parlamenturako hauteskundeetan. Koalizioak hautagaia aukeratzeko asteburuan egin dituen barne hauteskundeetan, Josu Juaristik 2.539 boto eskuratu ditu (% 75,61).

EH Bilduk komunikatu baten bitartez jakinarazi duenez, beste hautagaiak, Lorena Lopez de la Callek, 733 boto lortu ditu (% 21,83).

Halaber, 86 boto txuri izan dira.

Guztira, 3.358 pertsonak parte hartu dute barne hauteskundeetan, botoa emateko eskubidea zutenen % 44,63. Parte hartzeko, ezinbestekoa zen aplikazio informatiko batean izena ematea.

Nafarroako Parlamenturako zerrenda

Nafarroako Parlamenturako zerrendak osatzeko barne hauteskundeak ere egin dituzte asteburu honetan. Guztira, 749 pertsonak parte hartu dute, Nafarroan inskribatutako guztien % 54.

Bakartxo Ruiz zerrendaburuarekin batera, hauek osatuko dute Nafarroako Parlamenturako EH Bilduren zerrenda: Adolfo Araiz, Laura Aznal, Maiorga Ramirez, Patricia Perales, Miren Aranoa, Txomin Gonzalez, Arantza Izuriaga, Patxi Zamora, Miren Zabaleta, Joseba Gines, Esther Korres, Carlos Arellano, Dabid Anaut, Blanca Unzue eta Andres Etxenike.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Europar Batasuna Europako hauteskundeak Alderdi politikoak albisteak EH Bildu Bizkaia Albisteak Gaur Eguneko albisteak Hauteskundeak gaur