Politika -

Orbaizetan

Mikel Zabalza omendu dute ehunka pertsonak, bere heriotzaren 33. urteurrenean

"Egia, justizia, erreparazioa eta memoria" eskatu dituzte Orbaizetan bildutakoek. Guardia Zibilak atxilo hartu ostean hil zen gazte nafarra.

Mikel Zabalzari omenaldia Orbaizetan (Nafarroa) / Irudia: EITB.
Mikel Zabalzari omenaldia Orbaizetan (Nafarroa) / Irudia: EITB.
Mikel Zabalzari omenaldia Orbaizetan (Nafarroa) / Irudia: EITB.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dozenaka pertsona bildu dira Orbaizetan (Nafarroa), Mikel Zabalzaren omenaldian, bere heriotzaren 33. urteurrenean, eta "egia, justizia, erreparazioa eta memoria" eskatu dituzte.

1985eko azaroaren 26an, 33 urte zituela, Zabalza atxilotu zuen Guardia Zibilak, Donostian, eta hogei egun geroago hilik agertu zen Bidasoan. Auzia artxibatu egin zuten, eta bertsio ofizialak ihes egin eta ito egin zela esan zuen arren, familiak Intxaurrondoko kuartelean egindako torturen ondorioz hil zela uste dute. Oraindik argitzeke dago nafarraren heriotza.

Auzokoek, familiarrek eta lagunek Zabalzaren heriotzaren inpunitatea salatu dute, eta auzian inplikatutako guardia zibilei domina eman izana kritikatu dute.

Eneko Villegas bozeramailearen arabera, "Mikel Zabalzarena ez da kasu isolatua; gehiago dira isilduta izan direnak, egia, justizia eta erreparaziorik gabe", eta Nafarroako Gobernuari "ausardia" eskatu dio poliziaren biktimen auziak argitzeko. Familiak "urrats garrantzitsuak" eman izana aitortzen dio Exekutiboari.

Omenaldian izan dira, besteak beste, Alvaro Baraibar, Bake, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen zuzendari nagusia, eta Adolfo Araiz, EH Bilduko bozeramailea Parlamentuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Eguneko albisteak Albisteak Memoria Historikoa Polizia abusuen kasuak