Politika -

Ekitaldia

Transferentzia 'guzti-guztiak egitea' eskatu dio EAJk Espainiako Gobernuari

Halaber, EAJk euskararekin, indarkeria matxistaren aurkako borrokarekin eta "honaino ekarri gaituzten balore"ekin duen konpromisoa erakutsi du Ortuzarrek.

Sabino Arana hil zenetik 115 urte direla gogoratu du EAJk. EFE
Sabino Arana hil zenetik 115 urte direla gogoratu du EAJk. EFE
Eskumen guztiak ekartzeko egutegi zehatza ezartzea eskatu du Ortuzarrek

1:37

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak esan duenez, "itxitako bidea behingoz irekitzea eta Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Estatutuko transferentzia guzti-guztiak egiteko egutegi zehatz bat hartzea" espero dute. "Estatutuan daude, legezkoa dira, eta gizarteari dagozkie", azpimarratu du.

Ortuzarrek Sukarrietan (Bizkaia) parte hartu du igande honetan, urtero alderdi jeltzaleak egin ohi duen ekitaldian, Sabino Arana alderdiaren sortzailea hil zen urteurrena oroitarazteko. EAJren hainbat politiko eta jarraitzaile bildu dira bertan, besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria.

Ekitaldian, EAJk euskararekin, indarkeria matxistaren aurkako borrokarekin eta "honaino ekarri gaituzten balore"ekin duen konpromisoa erakutsi du Ortuzarrek.

Hitzaldian, Transferentzien Batzorde Mistoak astelehenean Bilbon egindako bileraz aritu da Ortuzar, eta "denbora askoan itxita egon den bidea behingoz irekitzea" dela garrantzitsua adierazi du.

Testuinguru horretan, EAJk "estatus berrian aldarrikapenak proposatzeko orduan irmo" apustu egingo duela azaldu du, "baita egungo Espainiako Gobernuarekin dugun harremanean ere, eta irmotasun berarekin erantzutea espero dugu".

Halaber, "aurrekontuetatik kanpo dauden arrazoiengatik", PPk eta Podemosek EAEko aurrekontuak "negoziatzeari ateak itxi" ostean, Ortuzarrek esan du orain "pilota EH Bilduren gainean" dagoela.

"Nafarroan egin ahal izan den akordioa bezalakoa gustatuko litzaiguke", adierazi du. "Beharbada EAJ ordezkatu edo EAJrekin harremana hautsi behar duen norbait iritsi beharrean, akordioetara irits daitekeen norbait heltzeko ordua da". "Hala izatea espero dugu, eta izan ezean, aurrera jarraituko dugu, beti bezala", nabarmendu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Iñigo Urkullu Bizkaia Andoni Ortuzar Eguneko albisteak Albisteak