Politika -

Herri-galdeketa

28.684 pertsonak eman dute botoa Donostiako eta beste lau herritako galdeketetan

Parte-hartzea % 12,46koa izan da Irun, Balmaseda, Zalla, Alonsotegi eta Gipuzkoako hiriburuko herri-galdeketetan.

Gure Esku Dago elkartearen herri-galdeketa, Irunen. Argazkia: EiTB
Gure Esku Dago elkartearen herri-galdeketa, Irunen. Argazkia: EiTB
Gure Esku Dago elkartearen herri-galdeketa, Irunen. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

28.684 pertsonak hartu dute parte Gure Esku Dagok antolatutako herri-galdeketetan, Donostian, Irunen, Balmasedan, Zallan eta Alonsotegin, erabakitzeko eskubidearen alde.

Bost udalerri horietako 230.210 herritar zeuden deituta, lehenengo aldiz hiriburu batean. Parte-hartzea, beraz, % 12,46koa izan da.

Parte-hartze datuak

Donostia: 21.015 boza (% 13,10)

Irun: 4.890 boza (% 9,15)

Zalla: 1.228 boza (% 16,99)

Balmaseda: 1.081 boza (% 16,39)

Alonsotegi: 470 boza (% 18,85)

GUZTIRA: 28.684 boza (% 12,46)

58 hautesleku egon dira zabalik, goizeko 09:00etatik iluntzeko 20:00ak arte. Emakumeak izan dira lehenak botoa ematen 58 puntu horietan.

Eguerdian, Angel Oiarbide bozeramailea oso pozik agertu da lehen datuekin: "Ezinezkorik ez dago borondatea eta baldin ilusioa badago" eta dei egin die herritar guztiei animatu eta ondorengo orduetan botoa ematera joateko.

"Gure Esku Dago helburu batekin jaio zen orain dela bost urte: herri honetan, euskal herritarren artean adostu eta diseinatutako proiektua eraiki ahal izateko ezinbestekoa den oinarri demokratikoa sortzea" esan du Oiarbidek. Azken bi urteetan galdeketak 203 herritan antolatu dituztela gogoratu du, eta gaur hala egiten ari direla lehen aldiz, hiriburu batean.

"Behin baino gehiagotan esan dugu, galdeketen balioa eta eragina ezin dela soilik zenbakietan eta ehunekoetan neurtu. Baina, era berean, badira zifra batzuk guretzat ikaragarrizko balioa dutenak: adibidez, galdeketetan parte hartzeko aukera izan du dagoeneko Euskal Herriko biztanleriaren herenak eta, beraz, milioi bat lagun baino gehiagorengana iritsi da erabakitzeko eskubidearen inguruko eztabaida".

"Gaitasun tekniko, ekonomiko eta kolektibo izugarria erakusten ari gara herritarrok. Galdeketak lotesleak eta ofizialak izango ez badira ere, gaurkoa pauso esanguratsua eta eraginkorra da, aurrera begira sor daitezken agertokiei begira, eta entsegu garrantzitsua gure herriaren etorkizuna erabakitzeko balioko duen erreferendumerako" ondorioztatu du.

 

'Galdeketak lotesleak izango ez badira ere, gaurkoa pauso esanguratsua da'
'Galdeketak lotesleak izango ez badira ere, gaurkoa pauso esanguratsua da'
'Galdeketak lotesleak izango ez badira ere, gaurkoa pauso esanguratsua da'

0:24

 

Galderak, herri herri

Herritarrek erantzungo duten galdera ezberdina da udalerriaren arabera. Donostian, adibidez, bozkatzera deituta dauden 160.457 lagunek "gure etorkizun politikoa geure kabuz eta aske erabakitzea" nahi duten esan ahal izango dute. Erabakitzeko eskubidearen aldeko elkarteak hiriburu batean antolatzen duen lehenengo galdeketa izango da Donostiakoa.

Alonsotegin (2.493 pertsona daude deituta) "euskal estatu independente bateko herritar" izan nahi duten bozkatuko dute, eta Zallan (7.229) eta Balmasedan (6.596) hurrengo galdera aurkituko dute boto-txarteletan: "Nahi duzu euskal herritarrok burujabe izatea bere etorkizun politiko, ekonomiko, sozial eta kulturala erabakitzeko?".

Irunen (53.435) "gure herriarentzat nolako etorkizun politikoa" nahi duten galdetuko diete hautesleei, eta horiek hiru aukeraren artean hautatu beharko dute: "Euskal estatu burujabe eta independentea", "estatus politiko berri bat, estatu espainiarraren barruan" ala "gaur egungo Euskal Autonomia Erkidegoa".

Begiraleak, erabakitzeko eskubidea aldarrikatuz

Goizean goizetik, 2.000 boluntario baino gehiago ari dira lanean; tartean, abokatuz, legelariz eta politologoz osatutako Berme Batzordea, eta nazioartetik etorritako begiraleak.

ANC, ERC, CUP, Junts per Catalunya eta Omnium Culturaleko kideak herri-galdeketan dabiltza, begirale gisa. Horien artean daude ANCko presidentea, Elisenda Paluzie; Omniumeko presidenteordea, Marcel Mauri; Gabriel Rufian eta Joan Tarda ERCko diputatuak; JpCko parlamentari Aurora Madaula eta Eduard Pujol; Adina Delgado, CUPeko idazkaritza nazionaleko kidea, eta Jaume Lopez Pompeu Fabra Unibertsitateko irakaslea.

Joan Tardak esan du  "emozionalki oso gertu" sentitzen direla Katalunia eta Euskal Herriak "proiektu berdina" dutelako: "XXI. mendean Europan, gureak bezalako Estaturik gabeko nazioek gure etorkizuna askatasunean erabakitzeko eskubidea dugu".

 

'Estaturik gabeko nazioek euren etorkizuna erabakitzeko eskubidea dute'
'Estaturik gabeko nazioek euren etorkizuna erabakitzeko eskubidea dute'
'Estaturik gabeko nazioek euren etorkizuna erabakitzeko eskubidea dute'

1:09

 

Eduard Pujolek garbi du "gaur Donostiatik erabakitzeko eskubidea aldarrikatu nahi dugu berriz ere.  Askatasunean erabakitzeko eta erreprimituak ez izateko eskubidea dugu, Espainiako Estatuak duela urtebetetik kontrako norabidea daraman arren".

 

'Zapalkutzarik gabeko gizarte batean bizi ahal izatea aldarrikatzen dugu'
'Zapalkutzarik gabeko gizarte batean bizi ahal izatea aldarrikatzen dugu'
'Zapalkutzarik gabeko gizarte batean bizi ahal izatea aldarrikatzen dugu'

0:30

 

Elisenda Palucie bere aldetik gogoratu du "erabakitzeko eskubidea eskubide unibertsala" dela.

 

'Autodeterminaziorako eskubidea unibertsala da'
'Autodeterminaziorako eskubidea unibertsala da'
'Autodeterminaziorako eskubidea unibertsala da'

0:27
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Donostia Gure Esku Eguneko albisteak Irun Balmaseda Albisteak Zalla Enkartazioak gaur