Politika -

Transferentziak

Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute transferentzien gaian akordiorik lortu

Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan, bi gobernuek ez dute ados jartzea lortu.

Josu Erkorekaren artxiboko irudia. EFE
Josu Erkorekaren artxiboko irudia. EFE
Josu Erkorekaren artxiboko irudia. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Transferentzien gaiarekin lotuta oraindik adostu gabe zituzten bi gai jarri dituzte mahai gainean, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak, baina ez dute horien gaineko akordiorik lortu. Hain zuzen ere, Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan hitzarmena izenpetu nahian ibili dira, ahaleginak alferrikakoak izan badira ere.

Horren harira, Jaurlaritzako iturriek zehaztu dute Transferentzien Batzorde Mistoak bi ordu eta erdiko bilera izan duela, bideokonferentzia bidez, baina ez dutela akordiorik itxi.

Alabaina, akordioa lortu arte, lanean jardungo dutela adierazi dute bi gobernuek.

Duela hilabete inguru, Pedro Sanchez Espainiako presidentea itxaropentsu agertu zen "aste gutxiren buruan" trenbide linea horien eta AP-1 errepide zatiaren transferentziak gauzatuko zituztela iritzita.

EAJko Jokin Bildarratzek Gobernuaren kontrolerako saioan egindako galdera bati erantzunez, azaroaren lehenengo hamabostaldian bi gobernuen bilduko zirela iragarri zuen Sanchezek. Gainera, Espainiako Gobernuak igorri gabe dituen Gernikako Estatutuaren 30 eskumenen transferentziarekin lotutako konpromisoa berretsi zuen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV PSOE Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua Eguneko albisteak Albisteak EAEko Autonomia Estatutua