Politika -

Bakegintza

Torturaren biktimen aitortza 'ofiziala' eskatu du Foro Sozialak

Gainera, “torturaren arazoa genero ikuspegi batekin aztertzeko premia” azpimarratu du Foro Sozialak, “bereziki emakumeek bizi izandako drama aitortzeko”.

Torturaren biktimen aitortza "ofiziala" eskatu du Foro Sozialak. Artxiboko irudia: EiTB
Torturaren biktimen aitortza "ofiziala" eskatu du Foro Sozialak. Artxiboko irudia: EiTB
Miren Azkarate: 'Lau egunez Guardia Zibilaren torturak jasan nituen'

1:56

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herrian “torturaren biktimen aitortza ofiziala egiteko” eskatu die gaur Foro Sozial Iraunkorrak erakundeei eta gizarteari. Era berean, torturak jasan zituzten emakumeek sufritutako indarkeria matxista kontuan hartzeko aldarrikatu du.

Torturak jasan dituzten emakumeei zuzendutako jardunaldia egin du Foro Sozialak Donostian. Hiru biktimaren lekukotzak entzun dituzte, erakundeak agiri batean jakitera eman duenez.

Tratu txarrak jasan dituzten pertsonen aintzatespen ofiziala eskatu du Nekane Altzelai Foroko bozeramaileak. Gainera, “torturaren arazoa genero ikuspegi batekin aztertzeko premia” azpimarratu du Foro Sozialak, “bereziki emakumeek bizi izandako drama aitortzeko”.

“Emakumeek euskal gatazkan bizi izan duten zapalkuntzak eta motibazio politikoko bazterkeriak sistema heteropatriarkalarekin lotura estua dute”, adierazi du Altzelaik. “Testuinguru horretan emakumeek bizi izan dituzten indarkeriak ulertzerik ez dago, eragin dituzten arrazoiak alde batera utzita, ezta tortura ere”, erantsi duenez.

Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoan bultzatutako torturaren inguruko txostena aintzat hartu du Foroak. Altzelairen ahotan, “bizikidetza eraikitzeko bidean mugarri izan da, biktima horien egia aitortzeko mekanismoa bihurtu baita”.

“Ekimen mota horientzako beharrezko baliabide guztiak bideratzen” jarraitzeko eskatu die Altzelaik Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari. Zentzu horretan, “diktadura frankistako eta trantsizioren aurreneko urteetako tortura kasuak sakonago ikertzea” exijitu die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Presoak ETA Eguneko albisteak Albisteak Bakea Euskadin Terrorismoaren Biktimak Polizia indarkeriari buruzko albisteak