Politika -

De Miguel auzia

De Miguelek legez kanpoko komisioak jaso zituela berretsi dute enpresari katalanek

Francesc Fernandez Joval eta Placid Casas enpresariek astearte honetan aitortu dutenez, de Migueli 320.000 euro ordaindu zioten legez kanpoko komisioetan.

Francesc Fernández enpresariak esan du komisioa ordaindu ziola De Migueli

1:37

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo de Miguel EAJko buruzagi ohiak legez kanpoko komisioak kobratu zituela berretsi dute astearte honetan Francesc Fernandez Joval eta Placid Casas enpresariek, alegia, Riera Construcciones talde kataluniarreko arduradun ohiek. Izan ere, Zanbranako (Araba) industriguneko proiektuak aurrera egin zezan Josu Arruti enpresariari eta de Migueli berari 320.000 euro ordaindu zizkietela aitortu dute.

Gauzak horrela, Josu Arrutik, Sidepur merkataritza sozietateko administratzaile bakarrak, asteleheneko saioan esandakoa berretsi dute bi enpresari katalanek. De Miguel auzia Arabako Lurralde Auzitegian epaitzen ari dira, eta Euskadin inoiz ikertutako ustezko ustelkeria kasurik handiena da. Kontratu publikoen truke de Miguelek komisioak jaso ote zituen argitzen ari dira.

Fiskaltzak egindako galderei erantzun die Fernandez Jovalek. Bere esanetan, Zanbranan industrigune bat eraiki ahal izateko kudeaketak egitearen truke 320.000 euro eskatu zizkion enpresariak (erdia berarentzat eta beste 160.000 euro de Miguelentzat). Hala ere, de Miguelen izena ez zion hasieratik aipatu, eta bere “kargu publikoak eta harremanak” goraipatuz aipatu zuela ziurtatu du.

“Erabaki bat hartu aurretik zer egin pentsatu nuen, bulegoan horri buruz hitz egin genuen, hainbeste diru proiektu batean inbertitzea erabakitzen duzunean, 160.000 euro diru asko da, agian gutxi izan daitekeelako. Erabaki honek proiektua pikutara bidali dezake? Ez dakizu… Zer egingo dut?”, esan du Fernandez Jovalek. Hala, bere bazkidea zen Placid Casas enpresariarekin hitz egin ostean “komisioa ordaintzea” erabaki zutela aitortu du.

Fernandez Jovalek azaldu duenez, komisioak ordaintzea onartzeak “zikingune bat” suposatzen du bere ibilbide profesionalean. Hala, hori “oso larria” dela gaineratu du. Alabaina, komisioak ordaintzea eskatu ziotenean ez ziola harritu esan du, Errumanian, Ekuadorren, Bulgarian edota Panaman lan egin nahi izan duenean ere komisioak ordaintzea eskatu diotela gaineratu ostean.

Bi zatitan banatutako komisioa

Enpresariak azaldu duenez, eskatutako komisioaren lehen zatia ordaintzeari baietz esan zion Arrutiri, baina etekinak izan arte ez ziola diru gehiago emango gaineratu du. “Bigarren zatia ordaintzeke zegoen”, erantsi du Fernandez Jovalek.

Era berean, de Migueli zein modutan ordainduko zioten eztabaidatu zutenean, alde batera geratzea erabaki zuela esan du. Izan ere, lehen zatia proiektu horren ‘business plan’ delako txostenaren baitan aurreikusi zuela ziurtatu du, eta “beste zatia” Zanbranako industrigunearen garapenaren proiektuan eransteko asmoa zuela aitortu du. “Ordainketa ez nuen zuzenean nik egin, baina agindua nik eman nuen”, erantsi du.

Fernandez Jovalen esanetan, ez zuen Alfredo de Miguelen izenean erregistratutako enpresen berri, eta EAJko buruzagi ohiarekin Arabako Foru Aldundiko bulegoan egindako bileretan, inoiz ez zituela “gai desberdinak nahastu” ziurtatu du. Kala, komisioen inguruan ez zutela hitz egin gaineratu du. “Ahaldun nagusiaren bulegoan komisioei buruz hitz egitea lekuz kanpo zegoela iruditzen zait”, azpimarratu du.

Babes bila

Beste alde batetik, Fernandez Jovalengan konfiantza “osoa” zuela ziurtatu du Placid Casas enpresariak, biak Riera taldeko arduradunak baitziren. Hala, Zanbranan burutzekoa zuten proiektuaren inguruan ez zuela informazio askorik ziurtatu du, industrigunea aurrera eramateko “autonomia osoa” baitzuen Fernandezek.

Casasek azaldu duenez, proiektua Euskal Herrian burutu nahi zuten, aurretik beste ezer eraiki ez zuten eremu batean. Gauzak horrela, proiektua aurrera eramateko laguntza behar zutela esan zion bere bazkideak. Arrazoi horregatik, komisioak ordaintzea proposatu zionean ez zuela inolako trabarik jarri azpimarratu du.

Alfredo de Miguel EAJko buruzagi ohiak legez kanpoko komisioak kobratu zituela berretsi dute astearte honetan Francesc Fernandez Joval eta Placid Casas enpresariek, alegia, Riera Construcciones talde kataluniarreko arduradun ohiek. Izan ere, Zanbranako (Araba) industriguneko proiektuak aurrera egin zezan Josu Arruti enpresariari eta De Migueli berari 320.000 euro ordaindu zizkietela aitortu dute.

Gauzak horrela, Josu Arrutik, Sidepur merkataritza sozietateko administratzaile bakarrak, asteleheneko saioan esandakoa berretsi dute bi enpresari katalanek. De Miguel auzia Arabako Lurralde Auzitegian epaitzen ari dira, eta Euskadin inoiz ikertutako ustezko ustelkeria kasurik handiena da. Kontratu publikoen truke De Miguelek komisioak jaso ote zituen argitzen ari dira.

Fiskaltzak egindako galderei erantzun die Fernandez Jovalek, eta atzo Josu Arruti euskal enpresariak esandakoa berretsi du. Bere esanetan, Zanbranan industrigune bat eraiki ahal izateko kudeaketak egitearen truke 320.000 euro eskatu zizkion enpresariak (erdia berarentzat eta beste 160.000 euro De Miguelentzat). Hala ere, De Miguelen izena ez zion hasieratik aipatu, eta bere “kargu publikoak eta harremanak” goraipatuz aipatu zuela ziurtatu du.

“Erabaki bat hartu aurretik zer egin pentsatu nuen, bulegoan horri buruz hitz egin genuen, hainbeste diru proiektu batean inbertitzea erabakitzen duzunean, 160.000 euro diru asko da, agian gutxi izan daitekeelako. Erabaki honek proiektua pikutara bidali dezake? Ez dakizu… Zer egingo dut?”, esan du Fernandez Jovalek. Hala, bere bazkidea zen Placid Casas enpresariarekin hitz egin ostean “komisioa ordaintzea” erabaki zutela aitortu du.

Fernandez Jovalek azaldu duenez, komisioak ordaintzea onartzeak “zikingune bat” suposatzen du bere ibilbide profesionalean. Hala, hori “oso larria” dela gaineratu du. Alabaina, komisioak ordaintzea eskatu ziotenean ez ziola harritu esan du, Errumanian, Ekuadorren, Bulgarian edota Panaman lan egin nahi izan duenean ere komisioak ordaintzera behartuta sentitu dela gaineratu ostean.

Enpresariak azaldu duenez, eskatutako komisioaren lehen zatia ordaintzeari baietz esan zion Arrutiri, baina etekinak izan arte ez ziola diru gehiago emango gaineratu du. “Bigarren zatia ordaintzeke zegoen”, erantsi du Fernandez Jovalek.

Era berean, De Migueli zein modutan ordainduko zioten eztabaidatu zutenean, alde batera geratzea erabaki zuela esan du. Izan ere, lehen zatia proiektu horren ‘business plan’ delako txostenaren baitan aurreikusi zuela ziurtatu du, eta “beste zatia” Zanbranako industrigunearen garapenaren proiektuan eransteko asmoa zuela aitortu du. “Ordainketa ez nuen zuzenean nik egin, baina agindua nik eman nuen”, erantsi du.

Fernandez Jovalen esanetan, ez zuen Alfredo De Miguelen izenean erregistratutako enpresen berri, eta EAJko buruzagi ohiarekin Arabako Foru Aldundiko bulegoan egindako bileretan, inoiz ez zituela “gai desberdinak nahastu” ziurtatu du. Kala, komisioen inguruan ez zutela hitz egin gaineratu du. “Ahaldun nagusiaren bulegoan komisioei buruz hitz egitea lekuz kanpo zegoela iruditzen zait”, azpimarratu du.

Beste alde batetik, Fernandez Jovalengan konfiantza “osoa” zuela ziurtatu du Placid Casas enpresariak, biak Riera taldeko arduradunak baitziren. Hala, Zanbranan burutzekoa zuten proiektuaren inguruan ez zuela informazio askorik ziurtatu du, industrigunea aurrera eramateko “autonomia osoa” baitzuen Fernandezek.

Casasek azaldu duenez, proiektua Euskal Herrian burutu nahi zuten, aurretik beste ezer eraiki ez zuten eremu batean. Gauzak horrela, proiektua aurrera eramateko laguntza behar zutela esan zion bere bazkideak. Arrazoi horregatik, komisioak ordaintzea proposatu zionean ez zuela inolako trabarik jarri azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PNV-EAJ Euskal Autonomia Erkidegoa Epaiketak argazkiak Alderdi politikoak albisteak Ustelkeria politikoa azken albisteak Ustelkeriaren mapa politika Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea