Politika -

ALTSASU

Altsasu bakean uzteko eskatu dute beste behin herritarrek

Albert Riverak "proiektu espainola eta XXI. mendeko konstituzionalismoa berreraikitzea" aldarrikatu du Altsasuan egindako ekitaldi politikoan, herritarren protesten artean.

Argazkia: Euskadi Irratia
Argazkia: Euskadi Irratia
Milaka pertsonak gaitzetsi du Ciudadanosen ekitaldia Altsasun

1:30

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Altsasuko bizilagunak Iortia plazan bildu dira, jai-giroan egindako ekitaldi baketsu batean, 'España Ciudadana' plataformaren ekitaldiari erantzunez, eta Nafarroako herria "bakean uztea" eskatu dute berriro, eta "politikoki erabili ez dezaten".

Foruzaingoak eta Guardia Zibilak segurtasun neurri zorrotzak ezarri dituzte herri osoan zehar, Ciudadanoseko ekitaldian parte hartu dutenen eta horren aurka elkarretaratu direnen artean istiluak egotea saihesteko.

Ekitaldia "iraintzat" hartu dute bizilagunek, eta horrek erantzun “herrikoia, bateratua, zabala eta duina” ematera bultzatu ditu, "liskarra saihestuz". Izan ere, protestak baretzen saiatu dira bizilagunak.

Herritarrek osatutako lerro batek lasaitasuna mantentzen jarri ditu indarrak, liskarrik ez egoteko.

Foruen plazara, 11:00ak inguruan, Ciudadanosek deitutako ekitaldira 'gora Espainia' eta 'gora Guardia Zibila' oihuka jendea hurbiltzen hasi denean berotu da giroa gehien.

Horiei erantzunez, txistuka egin eta "alde hemendik" eta "faxistak kanpora" oihukatu dute zenbait bizilagunek eta Ciudadanosen ekitaldiaren kontra protestatzera bildu direnek.

10:00etan hasi dira protestak. Kontrakoek hilerrian hasi dute martxa, eta Foruen plaza ingurura heldu dira, sartu gabe. Ekitaldiaren kontrako eta Altsasuko gazteen aldeko esaldiak bota dituzte.

Poliziek eta bizilagunek osatutako lerroek plazako sarrera guztiak kontrolatu dituzte, protesta egiten ari zirenak ez sartzeko.

Ekitaldia bukatuta igo da tentsioa, parte-hartzaileak herritik kanpora joan direnean, poliziek osatutako lerro batetik. Hor Altsasura heldu diren autobusak izan dituzte zain.

Momentu horretan entzun dira irain eta oihu gehien. Batzuek "ni espainiarra naiz" eta "gora Espainia" oihukatu duten bitartean, besteek "alde hemendik" erantzun diete.

Segurtasun neurriek 13:00ak arte iraun dute, parte-hartzaile guztiak herritik joan direnen arte.

"Erasotako guardia zibilen aldeko" ekitaldia

'España Ciudadana' plataformaren ekitaldian, Albert Rivera Ciudadanoseko buruzagiak PPrekin eta VOXekin "proiektu espainola eta XXI. mendeko konstituzionalismoa berreraikitzea" aldarrikatu du.

"Espainiako herri honetara etorri gara gaur, baimenik eskatu gabe, oztopoak gorabehera", azpimarratu du. "Erradikalengatik ez gara kikilduko", esan du.

Ignacio Cosido Senatuan PPren bozeramaileak azpimarratu duenez, Altsasura joan dira "Konstituzioa, Espainia eta Nafarroa espainola defendatzen dugunok batuta egotea ona delako".

 

PP eta VOXekin 'proiektu espainola berreraikitzea' eskatu du Albert Riverak
PP eta VOXekin 'proiektu espainola berreraikitzea' eskatu du Albert Riverak
PP eta VOXekin 'proiektu espainola berreraikitzea' eskatu du Albert Riverak

1:28

 

Elizako kanpaiak jo dituzte gazte batzuek

Ekitaldia hastean, txistuei elizako kanpaien hotsa batu zaie. 15 minutuz jo dituzte, aurkezpen orokorrean eta Beatriz Sanchez Seco ETAko biktimak hitz egin duen bitartean.

Geroago, parrokiak "gazte talde bat" kanpandorrera sartu dela azaldu du, "apaizek jakin gabe", eta kanpaikadak horretarako "erabiltzea" deitoratu du. Foruzaingoak kanpandorretik irtenarazi eta identifikatu ditu gazteak.

Kanpaikadek Ciudadanosen ekitaldia eragotzi dute
Kanpaikadek Ciudadanosen ekitaldia eragotzi dute
Kanpaikadek Ciudadanosen ekitaldia eragotzi dute

Egun baketsua, eta jai-giroan

Bien bitartean, Herritarren Batzarrak deituta, ekitaldia egin dute Iortia Plazan, jai-giroan eta modu baketsuan. Ciudadanosek egindako ekitaldia "iraintzat" jo dute, eta egun berean deitutako ekimenarekin erantzun nahi izan diote horri. "Interes ilunekin eta faxismoa gogorarazten duen praktika baten bidez egindako probokazioa da", salatu dute Iortia Plazan bildutakoek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Eguneko albisteak Albisteak Altsasu