Politika -

HEZKUNTZA PROGRAMA

'Herenegun' programaren inguruan adostasunak bilatzea eskatu du Jesus Lozak

Jonan Fernandezek Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariari erantzun dio esanez ekarpenak egiteko epea irekita dagoela eta ahalik eta adostasun zabalena lortzea dela helburua.

Jesus Loza Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria. Artxiboko argazkia: EFE
Jesus Loza Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria
Lozak kezkaz ikusten ditu 'Herenegun' egitasmoaren inguruko desadostasunak

1:28

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jesus Loza Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) duen ordezkariak asteazken honetan adierazi duenez, berak ordezkatzen duen Gobernuak ekarpenak egingo dizkio "Herenegun" hezkuntza programari. Halaber, ahalik eta adostasun zabalenak lortzea eta Eusko Legebiltzarraren iritzia entzutea eskatu du. Aipaturiko programak 1960-2018 epealdian Euskal Herrian gertatutakoa aztertuko du Historia irakasgaiaren bidez.

Forum Europa-Tribuna Euskadi jardunaldian egin duen agerraldian, Jesus Lozak kezka agertu du gai horren inguruan dagoen adostasun faltagatik. Bestalde, Iñigo Urkulu lehendakaria goraipatu du erakundeei Herenegun hezkuntza programari ekarpenak egitea eskatzeagatik.

Eusko Legebiltzarreko Memoria eta Bizikidetza lantaldearen iritzia kontuan hartzea defendatu du. Ez hori bakarrik, hainbat autonomia erkidegotan dagoeneko martxan jarri diren unitate didaktikoen esperientzia partekatzea aldarrikatu du. Historialariek, biktima elkarteek eta Hezkuntza Ministerioko kideek parte hartu dute.

"Ezin dugu onartu esatea ETAk 1975tik aurrera egindako hilketak bakarrik direla justifika ezinak, ez baitago ETA ona eta ETA txarra", esan du Lozak "Herenegun" hezkuntza programaren inguruan.

 

Jonan Fernandezek zalantzan jarri du Estatuan horren "kontrasteduna, parte-hartzailea, irekia eta gardena" den beste eredurik dagoela

 

Jesus Lozari erantzunez Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake Bizikidetza idazkariak azpimarratu duenez, nahi duen orok bere ekarpenak egin diezazkioke "Herenegun" hezkuntza programari eta Gobernua, bere aldetik, ahalik eta adostasun zabalena lortzen saiatuko da.

Bilbon eskainitako prentsaurrekoan gogora ekarri duenez, azaroaren 16ra arteko epea dago ekarpenak egiteko eta ondoren "esperientzia pilotu" bat jarriko da martxan zortzi hezkuntza zentrotan eta, gerora, ebaluazio bat egingo da. Gaineratu duenez, Eusko Legebiltzarrean agerraldia egingo du hezkuntza programari buruzko azalpenak egiteko. "Orain prozedura hori errespetatzea tokatzen da", gaineratu du.

Estatuan abian jarritako beste esperientzia batzuetatik ikasteko Lozak egindako eskaeraren inguruan, Jonan Fernandezek zalantzan jarri du Estatuan "Herenegun" moduko eredu "parte-hartzaile, ireki, garden eta kontrasteduna" dagoela.

 

Jonan Fernandezek Herenegun hezkuntza egitasmoa irekia dela defendatu du
Jonan Fernandezek Herenegun hezkuntza egitasmoa irekia dela defendatu du
Jonan Fernandezek Herenegun hezkuntza egitasmoa irekia dela defendatu du

0:37

 

Lehendakaria Kataluniako korapiloa askatzen saiatuko dela uste du Lozak

"Urkullu ezagututa", lehendakaria Kataluniako krisia desblokeatzen saiatuko dela sinetsita dago Jesus Loza Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaria.

Forum Europa jardunaldiaren osteko solasaldian, Urkullu lehendakariak eta Torra Generalitateko presidenteak azaroaren 14an egingo duten bilera instituzionala izango dela adierazi du. Halaber, lehendakariak Kataluniako krisiaren une zailenetan egindako lan "positibo" eta "aktiboa" goraipatu du.

Lozaren esanetan, lehendakaria Espainiako Gobernuaren eta Generalitatearen arteko elkarrizketa hauspotzen saiatuko da. Ildo horretan, bi gobernuak hizketan ari direla eta, zailtasunak zailtasun, elkarrizketak norabide onean doazela nabarmendu du,

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Eusko Jaurlaritza EAE albisteak Espainiako Gobernua Euskadi Ta Askatasuna albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Hezkuntza sistemako albisteak Terrorismoaren Biktimak Espainia argazkiak