Politika -

Biktimak

'Herenegun' hezkuntza-programa babestu dute 20 bat biktimak

Ohar baten bidez adierazi dutenez, Eusko Jaurlaritzak sustatutako programak "era kritikoan helarazten die gazteei indarkeriaren eta terrorismoaren historia".

'Herenegun' heziketa-programari euren babesa eman diote zenbait biktimak

2:26

M. D. | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Terrorismoaren 18 biktimek 'Herenegun' hezkuntza-programa babestu dute, ohar baten bidez zabaldu dutenez. Horien esanetan, Eusko Jaurlaritzak sustatutako unitate didaktikoak "era kritikoan helarazten die gazteei indarkeriaren eta terrorismoaren historia". Hezkuntza-programa hori gogor kritikatu dute PPk eta hainbat biktima-elkartek.

Babes horri atxiki diren biktimek hezkuntza-proiektuetan parte hartu ohi dute, eta horien hitzetan, 'Herenegun' "ezinbesteko urratsa" da, biktimek ikastetxeetan emandako testigantzak osatzen dituelako, "indarkeriari legezkotasuna kenduz, berriro gerta ez dadin".

'Herenegun' programan ere euren ekarpenak egin dituzte, hori dela eta, Eusko Jaurlaritzari eskerrak eman dizkiote aukera hori izateagatik. Gainera, iragarri dutenez, proposamenak egiten eta proiektua hobetzen jarraituko dute datozen asteetan.

Sandra Carrasco —Isaias Carrasco ETAk hildako zinegotzi sozialistaren alaba— eta Dori Monasterio —Fermin Monasterio ETAk hildako taxilariaren alaba— daude 'Herenegun' programa babestu dutenen artean, besteak beste.

Sinatzaileen zerrenda osoa:

Ivan RamosSandra CarrascoAlex MorenoDori MonasterioJosemi Gomez ElosegiAlberto MuñagorriAbel UcedaNerea BarriosNagore GonzalezNaiara ZamarreñoEdurne AlbizuManoli UrritegiMaider GarcíaFeli GoikoetxeaNerea IjurcoMikel ParedesInes NuñezJorge Perez

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza ETA Eguneko albisteak Albisteak Bakea Euskadin Terrorismoaren Biktimak Gaur Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Hezkuntza sistemako albisteak