Politika -

Ebazpena

Francisco Franco fundazioa legez kanpo uztea eskatu du Europako Parlamentuak

Fundazioak erantzun dio aurrekaririk ez duen neurri horrek askatasuna urratzen duela eta alderdikoia dela, eta demokraziaren kontrakoa dela gaineratu du.

Europako Parlamentua. Argazkia: EFE
Europako Parlamentua. Argazkia: EFE
Europako Parlamentua. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Parlamentuko osoko bilkurak, hainbat alderdik hala ebatzita, faxismoa goratzen duten fundazioak legez kanpo uztea eskatu du; besteak beste, Francisco Franco fundazioa.

Horixe da, hain zuzen, bost alderdi politikok (popularrak eta liberalak barne) adostutako testuak agertzen duena. Dena dela, erabaki horrekin bat egiteko, fundazio jakinik ez aipatzea eskatu dute sinatzaileek.

Ebazpenean, Parlamentua kezkatuta azaldu da Europar Batasunean indarkeria neofaxistak indarra hartu duelako. Horren adibide gisa ultrek Eleonora Forenza eurodiputatu italiarrari egindako erasoa aipatu dute. Horregatik, Europar Batzordeak neurri zehatzak ezartzeko helburua azpimarratu du.

Francisco Franco fundazioaren iritziz, ebazpena "demokraziaren kontrakoa" da

Francisco Franco Fundazio Nazionalak, bere aldetik, aurrekaririk ez duen neurri horrek askatasuna urratzen duela eta alderdikoia dela erantzun dio Parlamentuari, eta demokraziaren kontrakoa dela gaineratu du.

"Hilabeteak daramatzagu ustezko ilegalizazioaren gaineko informazioei erantzunik eman gabe, orain arte ez dutelako helburu hori gauzatzeko ekintzarik bideratu", esan du fundazio horrek. Halaber, erabaki hori aurrera ez eramatea espero duela adierazi du, "zuzenbide estatuaren oinarriak errespetatzen diren heinean, asmo hori Konstituzioaren aurkakoa izango litzatekeelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EB Europa Espainia albisteak Eguneko albisteak Albisteak Frankismoari buruzko albisteak Memoria Historikoa Europarlamentuari buruzko azken albisteak