Politika -

Presoen gizarteratzea

Sara Buesa: 'ETAko presoek autokritika zor diete biktimei'

Buesak esan du "beti egon direla eta daudela" presoen hurbilketaren alde, baina beraiek ere "jarri beharra dutela euren aldetik".

Sara Buesa eta Jose Maria Ortiz de Orruño. Argazkia: EFE
Sara Buesa eta Jose Maria Ortiz de Orruño Buesa Fundazioaren mintegiaren irekieran, Gasteizen
'Autokritika zintzoak presoen birgizarteratzea erraztuko luke'

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"ETAko presoek biktimei autokritika zor" dietela eta autokritika hori eginez gero eskuzabaltasuna jasoko luketela esan du ostegun honetan, Sara Buesa ETAk hil zuen Fernando Buesa buruzagi sozialistaren alabak.

Buesak ezinezkoa ikusten du bake justua lortzea ETAko presoei ongi etorri eta gorazarre egiten jarraitzen den artean.

Buesa Fundazioak XVI. urtez mintegia egiten ari da gaur eta bihar "Biktimak eta espetxe politika" gai hartuta, eta etorkizuneko gakoak zeintzuk diren aztertzeko. Jardunaldietan zenbait biktimak eta espetxe politikako arduradunak parte hartzen ari dira.

Mintegiaren irekieran nabarmendu du Sara Buesak, beti egon direla eta daudela presoen hurbilketaren alde, baina beraiek ere "jarri beharra dutela euren aldetik".

Halaber, zubiak eraikitzearen beharraz hitz egin du. Presoak etxetik gertu egotearen alde azaldu da eta presoak gizarteratzearen beharra azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Presoak ETA Eguneko albisteak Albisteak Memoria Historikoa Terrorismoaren Biktimen Azken Ordukoa