Politika -

Europako Auzitegiaren epaia

Jaurlaritzak, Estrasburgoren epaiaz: 'Beste gauza bat espero genuen'

Epaia errespetatzen badu ere, 'garai bateko salbuespeneko espetxe politikaren zirrikituak atzeman' dizkio Erkorekak epaiari.

Erkoreka, artxibozko argazki batean: EFE
Josu Erkoreka. EFE
Erkoreka, artxibozko argazki batean: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak zigor metaketaren auziaren inguruan emandako epaia ezagutu berritan, "beste gauza bat espero genuen" aitortu du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak.

Estrasburgok arrazoia eman dio Espainiari auzi horretan, baina Estatua zigortu du hiru preso salatzaileei bidezko prozesu judizial bat eman ez ziela iritzita.

Erkorekak epaia errespetatzen duela, baina "behin-behineko" analisi bat eginda, Auzitegi Gorenak presoen zigorren harira emandako epaiarekin antza handiago izatea espero zuela esan du Gobernu Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan.

 

Erkorekaren hitzetan, Gorenaren erabakia "Europako legediarekin bat dator". "Espetxe-politikaren inguruko salbuespenei amaiera" jarri behar zaiela esan du analisi orokorrago batean Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak.

 

Marlaska pozik, Espainiaren aldeko epaiarekin

Espainiako Barne Ministerioa pozik agertu da Europar Batasuneko Giza Eskubideen Auzitegiak Espainiaren alde emandako epaiarekin. Estrasburgon egoitza duen aipatu auzitegiak ETAko presoek Frantzian betetako zigorrak ez pilatzea erabaki du.

Horren aurrean, Barne Ministerioko iturriek esan dute Grande-Marlaska "kontent" azaldu dela erabakiarekin.

Ildo horretan, Estrasburgok hatutako erabakiak kasu guztietan errespetatu behar direla berretsi du Barne Ministerioak, "ez soilik epaiak Espainiaren kontrakoak direnean".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza Auzitegi Gorena Europa Espainiako Gobernua albisteak Presoak ETA Eguneko albisteak Albisteak Estrasburgoko Auzitegia epaiak