Politika -

Aurrekontuen negoziazioa

Espainian lortutako aurrekontu ituna Euskadira ekartzea eskatu du Podemosek

Espainian gertatu bezala, aurrekontuen inguruan “izaera sozialeko” akordio bat lortzeko, “ezkerrera” begiratzeko eskatu die Lander Martinezek EAJri eta PSEri.

Lander Martinez Podemos Euskadiko idazkari nagusia Tolosako (Gipuzkoa) egoitzan. Argazkia: EFE
Lander Martinez Podemos Euskadiko idazkari nagusia Tolosako (Gipuzkoa) egoitzan. Argazkia: EFE
Lander Martinez Podemos Euskadiko idazkari nagusia Tolosako (Gipuzkoa) egoitzan. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainian Unidos Podemosek eta Pedro Sanchezen Gobernuak adostu bezala, aurrekontuen inguruan “izaera sozialeko” akordio bat lortzeko, “ezkerrera” begiratzeko eskatu die Lander Martinez Podemos Euskadiko idazkari nagusiak EAJri eta PSEri.

Zentzu horretan, “hemen ere mota bereko akordio bat ateratzeko prest” ote dauden galdetu die sozialistei eta jeltzaleei; izan ere, “ez dira bakarrik aurrekontu gaiak jorratzen, gizarte garapenean sakontzeko lege egitura bat baizik”.

Podemosek egoitza berria ireki du gaur Tolosan (Gipuzkoa), koalizio moreak Euskadin zabaltzen duen 22.a, hain zuzen ere. Martinezen hitzetan, Madrilen adostutako akordioak “gure proposamenak egingarriak direla demostratzen du, herritarrentzako erabilgarriak direla eta baita jendearen beharrizanak erdigunean jartzen dituztela ere”.

 

"Unidos Podemosek Sanchezen Gobernuari kendu dion akordioa Euskadirentzako ona da"

 

Gutxieneko soldata 900 eurotara igotzea, 52 urtez gorakoentzako diru-laguntza berreskuratzea, gutxieneko pentsioen igoera, PPren lan-erreformako neurri-sorta indargabetzea eta alokairuen prezioak mugatzeko neurri zuzenak”, besteak beste, azpimarratu ditu koalizio moreko buruzagiak.

“Unidos Podemosek Sanchezen Gobernuari kendu dion akordioa Euskadirentzako ona da, euskal herritarrentzako ona delako; 400.000 euskal herritar baino gehiagoren bizi-baldintzak hobetuko dituelako”, goraipatu du Martinezek.

Euskadin negoziatzeko plataforma formatuaren hautaketa “ausazkoa ez” dela nabarmendu du Lander Martinezek. Podemoseko ordezkariaren ahotan, “negoziazio kolektiboaren eredua da; 15 proposamen jartzen ditu mahai gainean, baina ez dago marra gorririk eta gehiago ala gutxiago guztiak negoziatu daitezke”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Tolosa Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua albisteak Espainia bideoak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Lander Martinez Hierro Aurrekontu Orokorren azken ordukoa EAEko Aurrekontuak