Politika -

Hispanitatearen Eguna

Sanchez txistuekin eta irainekin hartu dute urriaren 12ko desfilera iristean

Espainiako Gobernuko presidentea ibilgailu ofizialean iritsi da, eta, bertatik jaistean, hainbat pertsonak txistu egin diote, eta iraindu egin dute.

Pedro Sanchez Hispanitatearen Eguneko desfile militarrean. Irudia: EFE
Pedro Sanchez Hispanitatearen Eguneko desfile militarrean. Irudia: EFE
Irain artean heldu da Pedro Sanchez urriaren 12ko desfilera

0:59

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea txistuekin eta irainekin hartu dute Hispanitatearen Eguneko desfilean parte hartzera iritsi denean, Madrilgo Lima plazan.

Sanchez ibilgailu ofizialean iritsi da, eta, bertatik jaistean, hainbat pertsonak txistu egin diote, eta iraindu egin dute; "Okupa", "hauteskundeak" eta "kanpora" oihu artean hartu dute ikusleek.

Espainiako presidenteak Margarita Robles Defentsa ministroa, Angel Garrido Madrilgo Erkidegoko presidentea, Manuela Carmena Madrilgo alkatea eta Fernando Alejandre Defentsako Estatu Nagusiko burua agurtu ditu.

Guztiek Espainiako errege-erreginak iristea itxaron dute, desfile militarreko buru direlako.

PEDRO SANCHEZ EFE

Irudia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Espainia Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Madril