Politika -

Prentsaurrekoa

Presoei gradu aldaketak ukatzen zaizkiela kritikatu du Etxeratek

Urtzi Errazkinek gogora ekarri duenez, Foro Sozial Iraunkorrak aurkeztutako txostenak erakusten du uztailaz geroztik 47 eskaera bota dituztela atzera, eta bi baino ez dituztela onartu.

Etxeraten prentsaurrekoa. Argazkia: EiTB
Etxeraten prentsaurrekoa. Argazkia: EiTB
Etxeraten prentsaurrekoa. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak, lehenengo gradutik bigarrenera aldatzeko, presoek egindako eskariak errefusatzen dituela salatu zuen atzo Foro Sozial Iraunkorrak, eta Etxerat elkarteak salaketa horrekin bat egin du gaur emandako prentsaurrekoan.

Urtzi Errazkin Etxerateko bozeramaileak gogora ekarri duenez, Foro Sozial Iraunkorrak aurkeztutako txostenak erakusten du uztailaz geroztik 47 eskaera bota dituztela atzera, eta bi baino ez dituztela onartu.

Bestalde, irailak 27 bitartean, beste 70 auto zeuden ebazteko zain.

Etxeratek azpimarratu duenez, presoen senideak "espetxeetatik ateratzeko bide legala egiteko prest daude", baina "erakunde judizialek hori saihesten" dutela gaineratu du.

Onintza Ostolaza abokatuaren esanetan, espetxeetako lehen gradua "ohiz kanpoko, aldi baterako edo egokitzen ez diren edo oso arriskutsuak diren presoentzako kalifikazio bat da". "Zirkunstantzia horiek ez badira ematen, lehen graduaren ezarpena Zuzenbidearen aurkakoa da", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Presoak Eguneko albisteak Albisteak