Politika -
Udal eta foru hauteskundeak
Itxaso eta Gasco, ahaldun nagusirako eta Donostiako alkaterako PSE-EEren hautagai
Gaur egun Kulturako foru diputatu dena eta Donostiako alkateordea izango dira alderdiaren zerrendaburu 2019ko udal eta foru hauteskundeetan.
Agentzia | Erredakzioa
Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura, Turismo eta Kirol foru diputatua eta Ernesto Gasco Donostiako alkateorde eta talde sozialistako bozeramailea dira ofizialki PSE-EEren 2019ko udal eta foru hauteskundeetako zerrendaburuak. Hala, Itxaso ahaldun nagusirako hautagai izango da, eta Gasco, alkaterako.
Maiatzeko bozetako hautagaitzak aukeratzeko barne hauteskundeak egin dituzte Euskadiko Alderdi Sozialistan, eta Itxaso eta Gasco izan dira bi karguetarako aurkeztutako bakarrak. Hala, biek ala biek aurkeztutako abalak batu, egiaztatu eta zenbatu ostean, ofizialki zerrendaburu izendatu dituzte.