Politika -

Atxiloketa

Aske utzi dute Barajasen atxilotutako ETAko ustezko kide ohia

Atzemandakoa Kolonbiatik iritsi da, eta Espainian sartzen saiatzen ari zen. 2015etik, hura atxilotzeko agindua emanda zegoen.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis Miguel Ipiña Doña Espainiako Poliziak Barajaseko aireportuan (Madril) atxilotutako ETAko ustezko kide ohia aske utzi du epaileak.

Bogotatik (Kolonbia) zetorren hegazkin batetik jaisten ari zela atzeman dute Ipiña.

Epaileek hura atxilotzeko agindua eman zuten 2015ean, hainbat hilketa eta atentatu egin izana egotzita.

Atxilotutakoa 67 urtekoa da eta Mexikon bizi zen 1980tik. Are gehiago, mexikar nazionalizatu zen 1987an.

Herrialde horretan atxilotu eta kartzelatu egin zuten 2011ko maiatzean, ETArekin lotura izatea eta Armadak baino ez erabili ahal duen suzko arma bat edukitzea leporatuta.

Mexikoko agintariak ere Ipiña ikertzen ari dira, Mexikon bizi zen beste ustezko ETAko kide batekin (Juan Carlos Rekarte Gutierrez) lotura izatea egotzita.

2012ko urrian, Ipiña espetxetik atera zen, Mexikoko auzitegi batek baliogabe utzi baitzuen haren etxean egindako miaketa bat, atxilotutakoa ez zelako presente izan. Miaketa horretan, suzko bi arma atzeman zizkioten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika ETA Eguneko albisteak Albisteak