Politika -

Alderdi Popularra

Gobernura iritsiz gero, Katalunian 155. artikulua ezarriko duela dio Casadok

PPko presidentearen esanetan, "premiazkoa da" Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua Katalunian ezartzea, "behar adina denbora", gainera.

Pablo Casado PPko presidentea, Albaceten. Argazkia: EFE
Pablo Casado PPko presidentea, Albaceten. Argazkia: EFE
Pablo Casado PPko presidentea, Albaceten. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Casado PPko presidenteak igande honetan iragarri duenez, Espainiako Gobernura iritsiz gero, berehala ezarriko du Katalunian Konstituzioaren 155. artikulua. Espetxe-erakundeetako kudeaketaren eskumena berreskuratzeko asmoa ere azaldu du.

Gaztela-Mantxako PPren Ezohiko Biltzarra itxi du Casadok Albaceten, eta han bertan esan du "premiazkoa" dela Katalunian 155. artikulua ezartzea, "behar adina denbora", gainera. Azaldu duenez, PPren gehiengoarekin egin dezakete hori, edo hauteskundeak berriro deituta.

Casadok gaineratu du 155. artikulua ezarriko duela Ciudadanosen edota Alderdi Sozialistaren babesik gabe, "Kataluniako arazoa konpontzeko, beharrezkoa delako", alegia.

Horrekin batera, PPko presidenteak iragarri du, Espainiako Gobernura iristekotan, espetxe-erakundeetako eskumenak berreskuratuko dituela Katalunian. Hango espetxeetan dauden buruzagi independentistek bisita ugari izan dituzte, Lledonerseko kartzelan, esaterako, 21 bisita egun batean, Casadok esan duenez, eta hori "ate irekien eguna dirudi".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika PP Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak Pablo Casado Blanco