Politika -

Katalunia

Kargutik etendako diputatuen boto-ordezkatze indibiduala eskatzea onartu du JxCatek

Honenbestez, JxCatek eta ERCk akordioa lortu dute. Governarekin eta ERCrekin orduak bilduta eman ditu JxCateko ordezkaritzak Parlamentan.

Sergi Sabria eta Eduard Pujol ERCko eta JxCateko bozeramaileak, hurrenez hurren. Argazkia: EFE
Sergi Sabria eta Eduard Pujol ERCko eta JxCateko bozeramaileak, hurrenez hurren. Argazkia: EFE
Sergi Sabria eta Eduard Pujol ERCko eta JxCateko bozeramaileak, hurrenez hurren. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

JxCatek eta ERCk akordioa adostu dute ostegun honetan. Horrela, Auzitegi Gorenak kargutik etendako JxCateko lau diputatuek agiri bat aurkeztuko dute euren botoa delegatzeko, ordezkaria zein izango den zehaztuz, bi alderdietako iturriek jakitera eman dutenez.

Bi talde politikoek, Quim Torra Generalitateko presidenteak, Roger Torrent Parlamenteko presidenteak eta Pere Aragones Governako presidenteordeak, besteak beste, bilera egin eta akordioa adostu dute.

Ustezko matxinadagatik auzipetutako diputatuen egoeran aurrerapausoak eman ote diren galdetu diote Torrenti, bileratik atera denean. “Bide onetik goaz”, erantzun du Ganberako presidenteak.

Diputatuak kargutik etetea errefusatu zuen Parlamentak asteartean, eta alderdikide batean botoa delegatzeko formula bati bide eman zion. Horrela, Oriol Junquerasek eta Raul Romevak Sergi Sabria ERCko buruzagia euren ordezkari izendatu zuten bi dokumentatutan.

Hala ere, formula horrekin etetea onartzen ari zirela uste zuen JxCatek. Horregatik, Mahaiari idatzi bat entregatu zion, eragindako diputatuek boto-ordezkatzea maiatzean eskatu zutela gogoraraziz, eta horrek indarrean jarraitzen duela; izan ere, Ganberak etetea arbuiatu du.

Mahaia ostegun honetan bildu da. JxCaten dokumentuan forma-akats baten berri eman du Torrentek. Diputatu bakoitzak agiria indibidualki aurkeztu behar duela jakinarazi du Parlamentako presidenteak, eta ez Albert Batet taldeko bozeramaileak guztien izenean.

Gainera, Parlamentuko iturriek azaldu dutenez, asteartean onartutako ebazpenari erreferentzia egitea beharrezkoa ikusten dute Ganberako letraduek. Horrela, “zuzentzeko” epe bat proposatu dio Torrentek JxCati, baina koalizioak ez du onartu.

Gauzak horrela, Quim Torra Generalitateko presidentea, Roger Torrent Parlamentako presidentea eta Pere Aragones, Elsa Artadi eta Ernest Maragall kontseilariak 13:00ak aldera bildu dira, “egoera bideratzeko”.

Azkenean, kargutik etendako diputatu bakoitzeko dokumentu bat aurkeztea onartu du JxCatek. Honenbestez, idatzi bakarra entregatu izanaren “okerra” konpondu dutela ulertu dute Parlamentako Presidentetzaren iturriek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Auzitegi Gorena Eguneko albisteak Albisteak Pere Aragonès