Politika -

Transferentzien egutegia

Estatutua behingoz betetzeko eskatu dio Urkulluk Sanchezi, 39 urtez ez baitute egin

Oraindik transferitu gabe dauden eskumenentzako egutegia zehazteko eskatu dio lehendakariak Espainiako Gobernuko presidenteari.

Iñigo Urkullu Forum Europan. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu Forum Europan
Estatutua betetzeko eskatu dio Urkulluk Sanchezi, 39 urtez egin ez dutelako

1:35

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatutua 39 urtez bete ez dela eta, ez betetze horri amaiera emateko eta oraindik transferitu gabe dauden Estatutuko eskumenak eskualdatzeko egutegia prestatzeko eskatu dio Iñigo Urkullu lehendakariak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari.

Gernikako Estatutua bere osotasunean betez gero, horren atzean izango litzatekeen mezua azpimarratu du lehendakariak Bilbon, Forum Europan egindako agerraldian. Izan ere, "adostasunaren aldeko bidea irekitzea" ekarriko luke berriro, horren hitzetan.

Estatutuan jasotako 37 eskumen oraindik transferitu gabe daudela gogorarazi ondoren, eskumen horietako 30 transferitzea bideragarritzat jo zuen Sanchezek, Urkulluren esanetan. Hori dela eta, eskualdatzeak egiteko egutegia zehazteko eskatu dio Espainiako presidenteari, 39 urtez bete gabe egon dena betetzeko.

"Inkomunikazioaren bide zalantzagarrien ordez adostasuna eta bizikidetza ekarriko dituen bidea aukeratu behar da", azpimarratu du lehendakariak.

Gainera, "akordioa zabaltzea" posible dela eta "ukapenik eta inposiziorik gabe adostasunaren eta bizikidetzaren alde" egin daitekeela adierazi du. Horretarako, baina, Euskadiren "nazio-izaera" aitortu, "erabakitzeko gaitasuna" argitu eta bi aldeko sistema "eraginkorra" bermatu behar dela gaineratu du.

"Adostasuna eta elkarbizitza bultzatzen jarraitu ahal dugu, aniztasunaren errespetutik", azaldu du Urkulluk, eta "elkarrizketa giroa" lortzen tematuko dela, euskal estatus berria "zabaltze aldera", Euskadiren "nazio-izaera" aitortzeko.

Horren harian, erabakitzeko gaitasuna "argitzeko" eta Estatuarekin bi aldeko sistema "eraginkorra" bermatzeko eskatu du Urkulluk. "Ez da garaia gure inguruan (politika munduan zein erakundeetan) ikusten den borroka latza Euskadira eramateko", horren aburuz.

Kataluniako egoera

Bestalde, "erabaki adostuak onartzeko" eskatu die Urkulluk Joquim Torra Generalitateko presidenteari eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, "egoera oso larria" baita Katalunian.

Kataluniako egoera "oso kezkagarria" da, lehendakariaren hitzetan, baina "ez da gaizki egindakoez hitz egiteko garaia". Horren aurrean, Kataluniako eta Estatuko erakundeak jokoan dagoenaz ohartzea espero duela adierazi du.

Urkulluren ustez, "gero eta zailagoa da konponbidea bilatzea, euren burua sozialtzat duten mugimendu sasi-politiko batzuek elkarrizketaren bidez konponbiderik ez lortzea nahiago dutela ematen baitu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak EAEko Autonomia Estatutua