Politika -

Katalunia

Celaak Torraren 'ultimatuma' errefusatu du, eta 'lasaitzeko' eskatu dio

Torrak “gure erantzuna ezagutzeko ez du zertan azarora arte itxaron beharrik, oraintxe bertan emango diogu: Autogobernua eta ez independentzia, elkarbizitza eta ez independentzia”, adierazi du.

Isabel Celaa Espainiako Gobernuaren bozeramailea. Argazkia: EFE
Isabel Celaa Espainiako Gobernuaren bozeramailea. Argazkia: EFE
Isabel Celaa Espainiako Gobernuaren bozeramailea. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Isabel Celaa Espainiako Gobernuaren bozeramaileak gaur adierazi duenez, Exekutiboak “ez du ultimatumik onartuko, eta elkarrizketaren bideari eusteko borondatea mantentzen du” Katalunian. Bestalde, “lasaitzeko” eskatu dio ministroak Quim Torra Generalitateko presidenteari.

Quim Torra Generalitateko presidenteak emandako abisuari erantzun dio Celaak prentsaurrekoan, Moncloa Jauregian. Pedro Sanchezen Gobernuak hilabete baino lehen erreferendum bat egiteko proposamenik aurkezten ez baldin badu, independentismoak “ez dio inolako egonkortasunik bermatuko Kongresuan”, Torrak ohartarazi duenez.

Generalitateko presidenteak “gure erantzuna ezagutzeko ez du zertan azarora arte itxaron beharrik, oraintxe bertan emango diogu: Autogobernua eta ez independentzia, elkarbizitza eta ez independentzia”, Celaak adierazi duenez.

Bestalde, horretarako “bistako arrazoirik ez dagoen bitartean” Konstituzioaren 155. artikulua Katalunian aplikatuko ez duela ziurtatu du ministroak. Orain arte horrelakorik gertatu ez dela uste du Celaak.

"Amildegira salto egin eta betirako 155.aren artean, Espainiako Gobernuak aldarrikatzen duen elkarbizitza dago"

“Amildegira salto egin eta betirako 155.aren artean, Espainiako Gobernuak aldarrikatzen duen elkarbizitza dago”, gogorarazi du Exekutiboko bozeramaileak.

Exekutiboak “elkarrizketarako bide guztiekin zabalik” jarraituko duela bermatu du bozeramaileak, “Katalunian gatazka gainditzeko”. “Gaur, gaur Torra jauna lankidetzarako prest dagoenik ez du ematen”, errepikatu du ministroak.

Celaaren ahotan, “zubiak eta bizikidetza eraikitzeko” borondatea azaltzen ari da Espainiako Gobernua, eta independentismoak bere erantzukizuna onartu behar du, “gobernatzea, eta keinurik ez egitea”, alegia, “frustraziora eramaten duten bideetara ez itzultzeko”.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Espainiako Gobernua Eguneko albisteak Albisteak Pere Aragonès Kataluniako prozesua zuzenean