Politika -
U-1aren urteurrena
Puigdemont: 'Burua estalita badoaz, indarkeria erabiltzen badute, ez dira U-1ekoak'
Bartzelonan bart izandako istiluak kritikatu ditu presidenteak, eta iaz herritarrek 'denen agerian eta modu baketsuan' bozkatu zutela nabarmendu du.
Agentzia | Erredakzioa
Carles Puigdemont presidenteak kritikatu ditu bart, U-1aren urteurrenaren harira, Bartzelonan izandako istiluak. Haren ustez, "burua estalita badoaz eta indarkeria erabiltzen badute, ez dira U-1ekoak".
Twitterren duen kontuan honako mezua argitaratu du Puigdemontek: "Burua estalita badoaz, ez dira U-1ekoak. Indarkeria erabiltzen badute, ez dira U-1ekoak. Guk denen agerian eta modu baketsuan egin genuen. Horrela garaitu genuen duela urtebete Estatu autoritarioa".
Mezu berean, honakoa erantsi du Junts per Catalunyako buruzagiak: "Nork nahi du indarkeria galtzaileak muturra sartzea bake garaile baten bidez eutsi dugun lekuan?".
Esquadra Mossoek hainbat karga egin dituzte Kataluniako Parlamentuaren aurrean eta Espainiako Poliziak Via Laietana etorbidean duen komisarian bildu diren manifestariak sakabanatzeko.
Manifestari batzuek hesiak bota eta mossoen kontra egin dute. Pintura, makilak eta ur botilak jaurti dizkiete, eta egoera baretzen saiatu diren erakunde subiranistetako boluntarioei ere egin diete aurre.
BIDEOA | Istiluak izan dira Parlamentuan eta Espainiako Poliziaren komisarian