Politika -

MASTER AUZIA

Master auziko epaileak Cifuentes ikertzen segituko du, dokumentuak faltsutzeagatik

Instrukzio-epaileak artxibatu egin du prebarikazio eta eroskeria delituengatik zabaldutako ikerketa. Dena den, Cifuentes eta beste lau pertsona ikertzen jarraituko du dokumentuak faltsutzeagatik.

Cristina Cifuentes masterrari buruzko azalpenak ematen kazetarien aurrean. Artxiboko argazkia: EFE
Cristina Cifuentes. EFE
Cristina Cifuentes masterrari buruzko azalpenak ematen kazetarien aurrean. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Masterraren auzia ikertzen ari den Carmen Rodriguez-Medel instrukzio-epaileak artxibatu egin du prebarikazio eta eroskeria delituengatik zabaldutako ikerketa. Hala eta guztiz ere, Cristina Cifuentes Madrilgo erkidegoko presidente ohia eta beste lau pertsona ikertzen jarraituko du, dokumentuak faltsutzea leporatuta.

PPko buruzagi ohiaz gain, hauek dira ikerketapean dauden beste lau pertsonak: Enrique Alvarez Conde katedraduna, Cecilia Rosado eta Alicia Lopez de los Mozos irakasleak eta Teresa Feito Higuerela Madrilgo Erkidegoko aholkulari ohia.

Cristina Cifuentesen Master Amaierako Laneko akta faltsutzea leporatzen diete ikerketapean jarraitzen duten horiei guztiei.

Auzitegi Gorenak Pablo Casadoren masterraren auzia artxibatu eta hiru egunera hartu du erabakia masterraren auziko epaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Alderdi Popularra Ustezko ustelkeria politikoa Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Madril gaur