Politika -

IRAILAK 30

EAJk preso eta erbestean dauden politikari katalanak gogoratuko ditu Alderdi Egunean

Jeltzaleek Alderdi Eguna ospatuko dute igande honetan Forondako zelaietan, 'Prest' lelopean. Andoni Ortuzar EBBko presidenteak eta Iñigo Urkullu lehendakariak hartuko dute hitza.

Alderdi Egunaren aurkezpena. Argazkia: EAJ
Alderdi Egunaren aurkezpena. Argazkia: EAJ
Alderdi Egunaren aurkezpena. Argazkia: EAJ

AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk 42. Alderdi Eguna ospatuko du igande honetan Forondako zelaietan, "Prest" lelopean. Aurten, espetxean edota erbestean dauden Kataluniako politikariak izango dituzte gogoan jeltzaleek.

Ekitaldian, hitzaldia egingo dute Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak eta Iñigo Urkullu lehendakariak. Aurten, David Bonvehi PDeCat alderdiko presidentea izango dute gonbidatu nagusi.

Halaber, beste alderdi nazionalista batzuetako ordezkariak ere izango dira Forondan: Galiziakoak, Balear Uharteetakoak, Valentziakoak, Kanarietakoak, Flandriakoak, Venezuelakoak, Txilekoak eta Georgiakoak, besteak beste.

Egitaraua

Goizeko 10:00etan hasiko dira ekitaldiak, ongi-etorri batekin. Ordu horretan meza izango da, eta 11:15etan agintarien desfilea.

12:00etan izango da ekitaldi nagusia eta bertan Iñigo Urkullu lehendakariak eta Andoni Ortuzar Euzkadi Buru  Batzarreko presidenteak hitz egingo dute.

13:15ean herri kirolak eta erromeria izango da, eta arratsaldean, 16:00etan, Disko-Festa. Egun osoan zehar, gainera, Txiki-Txokoa martxan izango dute: ludoteka, puzgarriak, rokodromoa, tirolina, jumpinga,quad zirkuitua eta bizikleta zirkuitua izango dira bertan haurrentzat.

90 boluntariok hilabete daramate gaurko eguna prestatzen. Besteak beste, 29 txosna jarriko dituzte, 140 jangela eta 20.000 otordu zerbitzatuko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euzko Alderdi Jeltzalea Azken albisteak Urkullu Andoni Ortuzar argazkiak Alderdi politikoak berriak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa