Politika -

NEW YORK

Sanchezek hauteskundeak aurreratzea baztertu du eta legealdia agortzea espero du

Dolores Delgado Justizia ministroaren inguruko polemikaren erdian, haren izena zuzenean aipatu gabe, Gobernua indartsu dagoela azpimarratu du Pedro Sanchezek.

Pedro Sanchez New Yorken. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez New Yorken. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez New Yorken. Argazkia: EFE

AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak bereari eutsi dio. New Yorkera egiten ari den bidaian, hauteskundeak aurreratzea baztertu du, eta legegintzaldia agortzeko itxaropena duela berretsi du: "Bai, 2020ra arte iraungo dudala uste dut".

"Hauteskundeak deitu behar ditudala diote egunkarietan, Gobernuaren ekintza politikoak sufritu egingo duela; nire ustez, oposizioa da benetan sufritzen ari dena, ez Gobernua", esan du Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Batzar Nagusian parte hartzeko New Yorkera egin duen bidaian.

Dolores Delgado Espainiako Justizia ministroak 2009an Villarejo komisario ohiarekin izandako elkarrizketa informal baten grabazioak argitaratu ostean sortutako polemikaren erdian, Sanchezek ez du haren izenik aipatu, baina "Gobernua indartsu dago eta Kongresuan babes sendoa du", nabarmendu du.

Gerora kazetariekin izandako elkarrizketa informal batean, Dolores Delgadoren inguruan sortutako egoeragatik lasai dagoela adierazi du. Are gehiago, Gobernuan krisirik ez duela aurreikusten esan du.

Bestalde, bere ibilbide politikoan garai zailak bizi izan dituela onartu du Pedro Sanchezek, PSOEko idazkari nagusi kargua utzi zuenean, esaterako, baina garrantzitsuena erori ostean berriro altxatzen jakitea dela azpimarratu du. Lehen hori ez zela posible Espainian, baina berak zortea izan duela eta egin ahal izan duela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua argazkiak Pedro Sánchez bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea