Politika -

Grabazio polemikoak

Senatuak Dolores Delgado ministroa gaitzetsi du, PPren gehiengo absolutuarekin

Justizia ministroak 2009an Villarejo komisario ohiarekin izandako elkarrizketaren polemikaren erdian, 'gezurra' esateagatik eta Pablo Llarena epailea hasieratik ez babesteagatik gaitzetsi dute.

Dolores Delgado Espainiako Justizia ministroa Senatuan. Argazkia: EFE
Dolores Delgado Espainiako Justizia ministroa Senatuan. Argazkia: EFE
Dolores Delgado Espainiako Justizia ministroa Senatuan. Argazkia: EFE

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dolores Delgado Espainiako Justizia ministroak 2009an Villarejo komisario ohiarekin izandako elkarrizketa informal baten grabazioak argitaratu ostean sortutako polemikaren erdian, atzo Senatuko osoko bilkurak gaitzetsi egin zuen. Ez zuten gaitzetsi, ordea, Villarejo komisario ohiarekin izandako harremanagatik, Pablo Llarena prozesu subiranistaren kausaren instrukzio epailea Belgikako Justiziaren aurrean hasieratik ez babesteagatik eta "gezurra" esateagatik.

PPk gehiengo absolutua du Senatuan eta talde popularraren ekimena aurrera atera zen. Atzo egindako bozketan 149 senatarik gaitzespena babestu zuten (PP, Ciudadanos, UPN eta Foro Asturias), 82k kontra bozkatu zuten (PSOE, Unidos Podemos, EAJ eta Compromis) eta 7k (alderdi independentista katalanak), ostera, abstentziora jo zuten.

Bozketa aurreko eztabaidan, taldeek Delgado gogor kritikatu zuten Jose Manuel Villarejorekin izandako harremanagatik. Gaur egun, komisario ohia espetxean dago Tandem auziagatik.

Kontuak kontu, Dolores Delgadok Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen babesa izaten jarraitzen du. Sanchezen Gobernuaren bazkide nagusi den Podemos alderdiko buruak, ostera, haren dimisioa eskatu du.

Bestalde, Delgado ministroak agerraldia egingo du Diputatuen Kongresuan, berak hala eskatuta.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Espainia albisteak Pedro Sánchez Albisteak Gaur Eguneko albisteak Senatua albisteak