Politika -

PPren eta Ciudadanosen babesa

PPk eta Cs-ek blokeatu egin dute Aurrekontuak onartzeko Sanchezek erabilitako amarrua

Estatuko Aurrekontuak onar lezakeen zuzenketa atzera bota du Kongresuko Mahaiak.

Ana Pastor Kongresuko presidentea. Argazkia: EFE
Ana Pastor Kongresuko presidentea. Argazkia: EFE
PPk eta Ciudadanosek ez dute onartu Sanchezek erabilitako 'bidezidorra'

1:01

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Senatuak defizit publikoari ezarritako betoa saihesteko asmoz, PSOEk aurkeztutako zuzenketa atzera bota du gaur Kongresuko Mahaiak, PPren eta Ciudadanosen botoekin.

Halaxe jakinarazi dute Behe-Ganberako iturriek, PPk eta Ciudadanosek aurkeztutako babes-errekurtsoak aztertu ostean.

Mahaiak izandako bilera luzearen ondotik hartu dute erabakia. Bertan, agerian geratu da PSOE eta Unidos Podemos alderdien eta PPren eta Ciudadanosen artean dagoen desadostasuna.

Zuzenketa polemiko hori errefusatu ostean, Gloria Elizo Kongresuko laugarren presidenteordeak iragarri du Unidos Podemosek helegitea aurkeztuko duela Auzitegi Konstituzionalean.

Ildo horretan, Elizok ziurtatu du PSOEren zuzenketak duen garrantzia kontuan hartuta, ezin dela horrelako erabaki garrantzitsu bat "lapurtu". "Senatuaren beto gaitasunari iskin eginda, posible litzake PPren "murrizketa politikarekin bukatzea", hori ahalbidetuko luketen aurrekontuak onartuta" gaineratu du.

Elizok baieztatu du PSOE eta Unidos Podemosek zalantzak dituztela Mahaiak hartutako erabakiaren "legaltasunaren" inguruan.

Kontrako iritzia erakutsi du Ignacio Prendes (Ciudadanos) Kongresuko lehenengo presidenteordeak, Justizia Batzordearen erabakia zuzentzeko, Mahai handiak gaurkoan emandako urratsa babesten duten aurrekariak daudela iritzita.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika Albisteak Alderdi Sozialista PP Espainiako Gobernua Espainia Pedro Sánchez albisteak Ekonomia berriak Ciudadanos Eguneko albisteak Albisteak Estatuko Aurrekontu Orokorrak 2024