Politika -

Espetxe politika

Urtea amaitu aurretik gerturatze gehiago egongo dira, Espetxe Zuzendaritzaren arabera

Angel Luis Ortiz idazkari nagusiaren hitzetan, ez dituzte presoak 'taldeka' hurbilduko, eta zerrendarik ez dutela erantsi du.

Iruña Okako kartzela. EiTBren artxiboko irudi batean.
Arabako espetxea. Argazkia: EiTB
Iruña Okako kartzela. EiTBren artxiboko irudi batean.

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angel Luis Ortiz Espainiako Espetxe Zuzendaritzako idazkari nagusiak iragarri duenez, urtea amaitu baino lehen ETAko preso gehiago hurbilduko dituzte EAEko kartzeletara, baina ez "taldeka". Horren esanetan, astero jasotzen dituzte gerturatzeko eskaerak, eta banan-banan aztertzen dituzte, erabakia hartu aurretik.

RNE irrati katean egin dioten elkarrizketa batean eman dituen azalpenen arabera, lekualdaketa bakoitza "modu naturalean" egiten dute, eta ukatu egin du "zerrendarik" izatea. "Kasu bakoitza modu indibidualean aztertzen dugu. Ez da taldekako gerturatzerik egingo", berretsi du.

Espetxeetako arduradunaren hitzetan, presoen egoera sei hilean behin berrikusten dute, Legeak behartuta.

"Biktimek ez dute espetxe politika baldintzatzen"

Biktimak hizpide, Espainiako Gobernuak horien eskakizun eta iritziak entzuten dituela adierazi du, "baina ez dute espetxe politika baldintzatzen", azken hitza Espainiako Gobernuak eta Espetxe Zuzendaritzak dutelako.

Ortizen aburuz, "Espainiako zigor sisteman ahaztuta izan ditugu biktimak, baina duela urte batzuk biktimaren estatutua sortu genuen. Merezi duten garrantzia dute bertan, baina ez dute kartzela politika baldintzatzen".

Sozialistak Moncloara iritsi zirenetik, lau leku aldaketa egin dituzte: Olga Sanz eta Javier Morenorenak, abuztuan, eta Marta Igarriz eta Kepa Arronategirena, irailean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Presoak ETA Eguneko albisteak Albisteak Espetxeen azken ordukoa