Politika -

KATALUNIA

Sanchez: 'Elkarrizketaren bidez eta legearen barruan konponbidea aurki liteke'

Teresa Cunillera Espainiako Gobernuak Katalunian duen ordezkariak buruzagi independentistei indultua emateari buruz esandakoa babestu du Pedro Sanchezek, eta enpatia behar dela nabarmendu du.

Pedro Sanchez. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez. Argazkia: EFE

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako auzian, elkarrizketa politikoaren bidez eta legearen barruan konponbidea aurki litekeela adierazi du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Kanadara egiten ari den bisitan, eta Quebec jarri du adibide moduan. "Legearen errespetutik elkarbizitza bermatzeko konponbide bat aurki daiteke", gaineratu du.

Justin Trudeau Kanadako lehen ministroarekin bildu ostean biek batera eskaini duten prentsaurrekoan, Kataluniako egoera politikoa izan du hizpide Pedro Sanchezek.

Kataluniako auzian enpatia falta dela azpimarratu du. "Urte askotan hitz potoloak izan dira, konfrontazioa eta zatiketa eragin dutena. Legezkotasuna aldarrikatu behar da, elkarrizketa", azaldu du.

Asteburuan, Teresa Cunillera Espainiako Gobernuak Katalunian duen ordezkaria buruzagi independentistei indultua ematearen alde agertu da, Auzitegi Gorenak zigortzen baditu eta ondoren indultua eskatzen badute. Pedro Sanchezek jarrera hori babestu du, baina Gobernuak ez duela "hipotesien" inguruan iritzirik ematen esan du.

Bestalde, Justin Trudeau Kanadako lehen ministroak ere eman du Kataluniako auziaz duen iritzia. "Espainiaren barne auzia da. Aurrera egin ahal izateko, bi gobernuen artean akordioa lortzeko gai izatea espero dut, betiere, zuzenbidezko estatua, legea eta adierazpen askatasuna errespetatuta", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken albisteak Politika Espainiako Gobernua albisteak Alderdi politikoak Pedro Sánchez bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak