Politika -

PSOE

'Joko arauak errespetatuz aldaketa garrantzitsuak' defendatu ditu Carmen Calvok

Bestalde, Espainiako Gobernuko presidenteordeak sozialismoa aldarrikatu du populismoen aurrean.

Carmen Calvo Espainiako Gobernuko presidenteordea. Argazkia: EFE
Carmen Calvo Espainiako Gobernuko presidenteordea. Argazkia: EFE
Carmen Calvo Espainiako Gobernuko presidenteordea. Argazkia: EFE

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carmen Calvo Espainiako Gobernuko presidenteordeak atzo azpimarratu zuenez, sozalistek "aldaketa garrantzitsuak" egiten jarraituko dute, baina beti ere "demokraziaren joko arauak errespetatuz". Halaber, Estatuaren aniztasuna defendatu du.

Donostian atzo egindako agerraldian, sozialistak "arduratsuak" direla eta helburuak aurrera ateratzeko akordioak lortzeko gai izango direla azpimarratu zuen. "Demokraziak bestea aitortzea eta akordioak lortzea esan nahi du eta batzuek ikasi egin beharko dute", ohartarazi zuen.

Legezkoak eta legitimoak diren alderdi guztiekin hitz egitearen alde mintzatu zen. Gaineratu zuenez, Espainiako gizartea "askoz ere anitzagoa da orain" eta, beraz, "konplexuagoa izango da adostasunak erdiestea".

Bestalde, salbatzaile edo populista gisa doazenen aurrean, sozialisten koherentzia nabarmendu zuen Carmen Calvok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Alderdi Sozialista Espainiako Gobernua Alderdi politikoak bideoak Albisteak Gaur Albisteak