Politika -

AUZITEGI GORENA

Auzitegi Goreneko Fiskaltza, masterraren auziagatik Pablo Casado ikertzearen aurka

Gainera, PPko presidentearen kontrako prozedura artxibatzea eskatu du.

Pablo Casado PPko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Pablo Casado PPko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Pablo Casado PPko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Casadoren masterraren auzian, PPko presidentea ikertzearen aurka agertu da Auzitegi Goreneko Fiskaltza. 2008-2009 ikasturtean Juan Carlos erregea unibertsitatean egin zuen masterra dago ezbaian.

Auzitegi Gorenak kasuari buruzko bere iritzia emateko eta ikerketa abiatzea beharrezkoa ikusten ote zuen adierazteko eskatu zion Fiskaltzari. Carmen Rodriguez-Medel Madrilgo 51. Instrukzio Epaitegiko epaileak abiatu zuen auzia irregulartasunak egon zitezkeela iritzita. Casado foruduna izaki, ordea, Gorenari dagokio auzia ikertzea.

Carmen Rodriguez-Medelen idatziaren arabera, litekeena da Casadok eroskeria eta prebarikazio delituak egin izana. Haren ustez, politikari eta ordezkari instituzionala izateagatik "opari gisa" masterra jaso zuela pentsatzeko zantzuak daude.

Orain Auzitegi Goreneko Fiskaltzak PPko presidentearen kontrako prozedura artxibatzea eskatu du.

Edozein kasutan, Fiskaltzaren iritzia ez da loteslea eta Auzitegi Goreneko Onarpen Aretoak erabakiko du ikerketa zabaldu ala ez.

Bestalde, Carmen Rodriguez-Medel 'Master auzia'ren epaileak Fiskaltzari galdetu dio ea ze jarrera duen PPren buruzagiak masterrean izan zituen hiru ikaskideen auzian.

Hiru ikaskideak hauek dira: Maria Meto Feito, Mariano Rajoyren Gobernuan Enplegu eta Ekonomia ministerioetan bi kargu izan zituena; Alida Mas Taberner, Francisco Camps Valentziako presidente zenean Hezkuntza kontseileritzan idazkariorde zena; eta Maria Dolores Cancio Alvarez URJC-ko irakaslea.

Ustezko funtzionario-eroskeria "preskribaturik" ikusten du fiskalburuak

Ustezko funtzionario-eroskeria delitua preskribatu dela azpimarratu du Maria Jose Senarra Estatuko fiskal nagusiak, Auzitegi Goreneko Fiskaltza auzi penala zabaltzearen aurka zergatik agertu den azaltzeko.

Madrileko 51. Instrukzio-epaitegiak Carmen Monton Osasun ministro ohiaren aurkako ikerbidea hasi du prebarikazioa eta funtzionario-eroskeria leporatuta. Bi kasuen arteko ezberdintasunaren inguruan galdetu diote fiskalburuari. Auzi bakoitza “bere tokian ebatzi” behar dela esan du Segarrak. “Gertakari eta kasu bakoitza ezberdina da”, erantsi du.

Pablo Casadori dagokionez, Ministerio Publikoa magistratuaren azalpenarekin “ados” dagoela argudiatu du fiskalak, “gertakariak funtzionario-eroskeria delitu bat izan daitezkeela uste duelako”. Hala ere, “preskribaturik legokeela adierazi du berak”, gogorarazi duenez.

Horregatik, “gertakariak ikertzea ez litzateke egokia”, errepikatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Auzitegi Gorena albisteak Ustezko ustelkeria politikoa Albisteak Gaur Eguneko albisteak Madril gaur PPko presidente ohia