Politika -

Juan Carlos Unibertsitatea

Casadoren enpresa-zuzendaritza lizentziaturaren inguruko ikerketa itxi du URJCk

Irregulartasunik izan ez zela ondorioztatu du. Masterrari dagokionez, datu guztiak epaileari eman dizkiola eta master amaierako lana derrigorrezkoa ez zela esan du.

Casado, asteazkenean Kongresuan. Argazkia: EFE
Pablo Casado. Argazkia: EFE
Casado, asteazkenean Kongresuan. Argazkia: EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Carlos Erregea Unibertsitatearen (URJC, gaztelerazko sigletan) Zerbitzuen Ikuskaritzak Pablo Casado PPko presidentearen enpresa-zuzendaritza lizentziaturaren harira zabaldutako barne ikerketa artxibatu du, irregulartasunik egon ez dela ondorioztatu baitu.

Javier Ramos unibertsitateko errektoreak artxiboaren berri eman do gaur Espainiako Gobernuko Kontseiluari. Bestalde, URJCk ohar batean jakinarazi duenez, Ikuskaritzak ikaslearen espedientea, matrikulazioa, ordainketak, notak, aktak eta baliogabetzeak aztertu ditu, eta zerbitzu ezberdinei egin beharreko "kontsultak" egin dizkie. "Denek egiaztatu dute bidalitako dokumentazioa zuzena zela, eta ez zela irregulartasunik izan", azaldu dute. Comillaseko Unibertsitatetik egindako espediente lekualdatzea ere "ondo" egin zela ondorioztatu dute.

Hainbat hedabidek ateratako informazioaren harira, barne ikerketa zabaldu zuen Unibertsitateak. PPko buruzagiaren Zuzenbide Autonomiko eta Lokaleko masterra ere susmopean dago, Auzitegi Gorenera bidean.

Horren inguruan, epaileak eskatutako "informazio eta datu guztiak helarazi" dituztela erantsi du Juan Carlos Erregearen Unibertsitateak. Gogorarazi denez, Casadok 2008-2009 ikasturtean egin zuen masterra, eta ikasturte hartan ez zen derrigorrezkoa amaierako lana egitea, eta horrela jasotzen du 1393/2007 zenbakidun lege dekretuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Espainia Eguneko albisteak Albisteak Pablo Casado Blanco