Politika -

Frogatu gabeko transferentziak

Institutuko dirua bidegabe erabili zuen Cifuentesen masterraren zuzendari ohiak

Alvarez Conde ikertzen ari da Justizia, senitartekoei, Zuzenbide Publikoko Institutuko kontutik, "frogatu gabeko diru-transferentziak" egin zizkielako.

Enrique Alvarez Conde. Argazkia: EFE
Enrique Alvarez Conde. Argazkia: EFE
Enrique Alvarez Conde. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enrique Alvarez Condek, Juan Carlos Erregea Unibertsitatearen Zuzenbide Publikoko Institutuko zuzendari ohiak, "frogatu gabeko diru-transferentziak" egin zizkien senitartekoei Institutuko kontutik. Hain zuzen ere, semeei eta suhiari bidali zien dirua kontu horretatik.

Madrilgo 34. zenbakiko Instrukzio Epaitegiko arduradunaren sumarioak jaso du Institutuko diru publikoa bidegabe erabili zuela.

Diru-transferentzia horiengatik eta 2012an Cristina Cifuentes Madrilgo presidente ohiak egindako master faltsuan izandako irregulartasunengatik ari dira Alvarez Conde ikertzen.

Hala, Carmen Rodriguez Medel epaileak prebarikazioagatik eta dokumentuak faltsutzeagatik epaituko du, ikasle talde zehatz bati, tartean Pablo Casado PPko presidenteari, mesede-tratua emateko Institutuan sortu zuten sistema zuzendu zuelako. Orain arte hiru aldiz joan da epailearen aurrera, baina ez deklaratzeko eskubideaz baliatu da guztietan.

Cadena Ser irrati-kateak aurreratu duenez, gai horrekin lotutako polizia-txosten batek jasotzen duenez, "deigarria da Juan Carlos Erregea Unibertsitatearen arabera Zuzenbide Publikoko Institutuarekin zerikusirik ez duten hainbat lagunek diru-transferentziak jaso izana. Gainera, transferentzia horietan ez da dirua zertarako erabili zuen argitzen".

Informazio hori guztia errektorearen ordezkariak poliziaren egoitzan egindako aitorpenaren harira azaleratu da, 2018ko maiatzaren 4an Institutuko kontuan "mugimendu arraroak" ikusi zituela adierazi baitzuen.

Txosten hori esku artean izanda, Poliziak berriro deituko ditu deklaratzera, "diru-transferentzia horien ingurukoak argitzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Ustezko ustelkeria politikoa Eguneko albisteak Albisteak