Politika -

DIPUTATUEN KONGRESUA

Aznarrek, PPren B kutxaren inguruan: 'Ez dut barkamena eskatuko'

PPren ustezko legez kanpoko finantzazioa ikertzen duen batzordearen aurrean, ukatu egin du B kutxa egon zela eta gainsoldatak jaso edota agindu zituela.

Jose Maria Aznar. Argazkia: EFE
Jose Maria Aznar. Argazkia: EFE
Aznarrek, PPren B kutxaren inguruan: 'Ez dut barkamenik eskatu beharrik'

2:56

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Maria Aznar PPko presidente eta Espainiako presidente izan zena Diputatuen Kongresura itzuli da, kasu honetan, PPren ustezko legez kanpoko finantziazioa ikertzen duen batzordearen aurrean agertzeko. Agerraldian ziurtatu duenez, ustelkeria kasu bati aurre egin behar izan dion bakoitzean "zorrotz eta determinazioz" jokatu izan du. Are gehiago, ez du uste barkamena eskatu behar duenik Alderdi Popularrari eragin dioten ustelkeria kasuengatik.

"Ez dut ezergatik barkamena eskatu behar, ez dut zuk eskatzen didazulako barkamena eskatuko", esan dio Aznarrek Talde Sozialistaren izenean galdera egin dion Rafael Simancasi. Aurrez, barkamena eskatzera gonbidatu du Espainiako presidente ohia, bere alderdiak Espainiako erakundeei eragindako kalteagatik.

"Nire erantzukizun politikoek PPren kudeaketa ekonomikoari buruzko kontuengatik urruntzen naute", azpimarratu du.

Bestalde, ukatu egin du Alderdi Popularraren barruan B kutxa egon izana eta berak gainsoldatak jaso edo agindu izana. Jose Maria Aznar 1990 eta 2004 bitartean izan zen PPko presidente. Maiatzean eman zuen epaian, Auzitegi Nazionalak frogatutzat eman zuen PPk B kutxa bat zuela finantzatzeko. Aznarren ustez, ordea, 1.000 orrialde baino gehiago dituen epai horretan ez dago B kutxa hori egon zela egiaztatzen duen frogarik.

Barcenasen paperetan agertzen diren 'JM' inizialak bereak ote diren galdetuta, Aznarrek esan du ez duela legezkoa ez den diru-sarrerarik jaso, ezta agindu ere, baina terrorismoaren ondorioak pairatu zituzten zenbait pertsonari lagundu ziela iradoki du.

Aznar: "Ez nuen Correa ezagutzen eta ez nuen nik kontratatu"

Aznarrek ukatu egin du Gurtel sarearekin eta Francisco Correarekin harremanik izatea: "Nik ez nuen Correa ezagutzen eta ez nuen nik kontratatu". Ikerketa batzordeko hainbat kidek galdetu diote Francisco Correari buruz; izan ere, Aznarren alabaren eta Alejandro Agag enpresariaren arteko ezkontzan egon zen.

Gurtel sarearen lehen epaiketan, Jose Maria Aznarren suhiaren "lagun mina" zela esan zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak Barcenas auzia Berriak Politika Alderdi Popularra Alderdi politikoak berriak Ustezko ustelkeria politikoa albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea