Politika -

Katalunia

Kataluniarrek autodeterminazio erreferenduma nahi dutela ohartarazi du Torrentek

Pedro Sanchez Espainiako presidenteak atzo esan zuen kataluniarren % 60k autogobernu gehiago nahi dutela. "Ez dakit portzentaje hori nondik atera duen", erantzun dio Torrentek.

Roger Torrent. Argazkia: EFE
Roger Torrent. Argazkia: EFE
Roger Torrent. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako presidentea atzo autogobernuaz mintzatu ondoren, kataluniar gehienek autodeterminazio galdeketa nahi dutela esan du gaur Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko buruak.

"Kataluniarren % 60k edo %65ek autogobernu gehiago nahi dute", esan zuen atzo Sanchezek Catalunya Radio irrati-katean eskaini zuen elkarrizketan.

"Ez dakit nondik atera duen zenbateko hori, baleko portzentaje bakarra hautetsontzitik irteten dena baita", adierazi du Kataluniako Parlamentuko presidenteak, eta Sanchezek ez liokeela erreferendumari beldurrik izan beharko gaineratu du. Ildo horretan, kataluniar gehienek autodeterminazio erreferenduma nahi dutela berretsi du.

"Norbaitek alternatiba bat proposatu nahiko balu, aztertu egingo genuke. Nolanahi dela, errepublikaren alde bozkatzeko aukera eman beharko du hautabide horrek", azaldu du.

Alderdi abertzaleen arteko harremanei buruz galdetuta, Torrentek esan du egunero hitz egiten dutela elkarrekin, baina estrategia partekatua zehaztea falta zaiela, eta politika orokorreko eztabaida estrategia horren "isla" izatea espero duela gaineratu du.

Bukatzeko, Pablo Llanera epaileak diputatu independentistekin hartutako jarreraz ere hitz egin du. "Ziur nago haien eskubideak babestuko dituen akordio seguru bat lortuko dugula", esan du.

"Ez dago alternatibarik, akordio hori sortzen ari gara, eta politika orokorreko eztabaida iritsi orduko azaldu beharko dugu", urriaren 2a baino lehen. "Kontuan hartu beharrekoa da inork ez duela diputatu-akta galdu behar, gehiengo parlamentarioak errespetatu behar direla eta hartutako erabakiak eraginkorrak izan behar direla", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako prozesua zuzenean