Politika -

hiru urtera kondenatuta

Belgikako justiziak Valtonyc rap-kantaria estraditatzea baztertu du

Mallorcako abeslariaren abokatuek azaldu dutenez, epaileak ondorioztatu du Valtonyci egozten zaizkionak ez direla delitu Belgikan, eta adierazpen askatasunaren baitan kokatu behar direla haren hitzak.

Valtonyc, defentsako abokatuarekin, saioaren ostean. Argazkia: EFE
Valtonyc, EFEren argazki batean.
Valtonyc rap kantaria ez Espainaratzea erabaki du Belgikako justiziak

1:21

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Belgikako epaile batek Josep Miquel Arenasen, Valtonyc izenarekin ezaguna den rap-abeslariaren, kontrako euroagindua ez onartzea erabaki du. Terrorismoa goratzeagatik, Koroa iraintzeagatik eta mehatxuengatik hiru urteko kartzela zigorra ezarri zioten Mallorcako abeslariari.

Defentsa abokatuek azaldu dutenez, epaileak ondorioztatutakoaren arabera, Espainiak Valtonyci egozten dizkionak ez dira delitu Belgikan, eta, hori dela eta, baztertu egin du eskaera. Abokatuen hitzetan, erabakia "kolpea" da Espainiako justiziarentzat.

"Epaileak estradizioa baztertzeko ebazpen arrazoitua eman du. Suposatzen dugu Belgikako Fiskaltzak helegitea aurkeztuko duela, baina, epailearen ustez, Valtonycen hitzak adierazpen askatasunaren baitan kokatu behar dira, eta abestiek ez dute eduki kriminalik", esan du Gonzalo Boye abokatuak.

Abokatuaren hitzetan, abeslaria ezin da Espainiara itzuli, horren kontrako zigorra indarrean dagoelako.

"Azkenean arrazoia eman digute, gaurkoa egun handia dela uste dut", adierazi du Boyek. Abokatuaren esanetan, Espainiako Justiziak "estandar demokratikoak aplikatuko balitu ez litzateke egoera lotsagarri hau gertatuko".

Fiskalak 30 egun ditu helegitea aurkezteko

Simon Beckaert abokatuak azaldu duenez, "orain fiskalaren erabakiaren zain egon behar gara". Fiskaltzak hilabeteko epea du erabakiaren kontra egiteko.

Abeslariak sentimendu gazi-gozoa duela aitortu du. Alde batetik, "pozik" dago ez dutelako Espainiaratuko, baina, beste alde batetik, "triste" dagoela onartu du, "Espainiako Estatuan horren moduko beste kasu batzuk daudelako eta ez dutelako Belgikara etortzeko aukerarik".

"Europako Giza Eskubideen Auzitegira jo, aurrekaria ezarri eta Espainian adierazpen askatasunik ez dagoela frogatuko dugu", erantsi du.

Valtonyc Gante hirian bizi da ekainetik, kartzelara sartzeko epea bete baino lehen Belgikara joan baitzen. Espainiak hura bilatu eta atxilotzeko agindua eman zuen, eta Belgikako epaileak behin-behinean aske utzi zuen, euroaginduaren inguruko erabakia hartu bitartean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Belgika Eguneko albisteak Albisteak