Politika -

Estatutu berria

Otegiren esanetan, EH Bildu 'eroso dago EAJrekin egindako itunean'

Ezker abertzalearen buruak esan du "presoak etxera ekartzeko garaia" dela, eta gezurrak esatea leporatu dio Espainiako Gobernuari.

Arnaldo Otegi, gaur, Trintxerpen. Argazkia: EFE
Arnaldo Otegi, gaur, Trintxerpen. Argazkia: EFE
Arnaldo Otegi, gaur, Trintxerpen. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusiak esan du ezker abertzalearen egungo "helburu argia" hau dela: "78ko erregimen zaharraren aurrean, Kataluniarekin batera, burujabetza aldarrikatuko duen bigarren gehiengo demokratikoa osatzea".

Otegik adierazpen horiexek egin ditu Pasaiako Trintxerpe auzoan egindako ekitaldi politiko batean, EH Bildu autogobernu lantaldean EAJrekin egindako akordioarekin "eroso" dagoela esan aurretik.

"Akordio horrek gure nortasun nazionala eta erabakitzeko eskubidea jasotzen ditu, bestelako politika publiko batzuk aurrera eramateko botere politiko nahikoa ematen du", azpimarratu du ezker abertzalearen buruzagiak.

Otegik ohartarazi du "estatu bateratu independentea eraikitzea ez den guztia behin behinekoa" izango dela, baina ez dela epe luzera soilik begiratu behar, "egunerokoan jendeak dituen arazoak" konpontzeko orainaldian lan egin behar delako.

Presoak

Era berean, "presoak etxera ekartzeko garaia" dela eta, Espainiako Estatuari gezurretan aritzea leporatu dio, ETA amaitzen zenea presoen sakabanaketa amaituko zela hitzeman zuelako.

"Ezin da gezurretan aritu. Sakabanaketa amaituko zela esan zen, eta amaitu egin behar da, baldintzarik gabe", eskatu du EH Bilduren ordezkariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi Politika EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak