Politika -
Astelehen honetan
Kataluniako Gobernuak presoen askatasuna aldarrikatuko du ekitaldi batean
Oposizioak uko egin dio ekitaldian parte hartzeari. Canigoren garra eramango duet Quim Torra eta Roger Torrent presidenteek, Parlamentutik Generalitateraino egindako martxa batean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Diadaren harira, Kataluniako Gobernuak ekitaldi instituzionala egingo du astelehen honetan. Kataluniako Parlamentuan hasiko dute martxa, eta Generalitatean amaitu, Quim Torra Kataluniako presidentea eta Roger Torrent Generalitateko presidentea buru izanda, xede izanik preso independentisten askatasuna aldarrikatzea.
Ekitaldia 20:30ean hasiko da, Parlamentu parean, El Bornetik igoroko da, eta Sant Jaume plazan amaitu; aurretik, 18:00etan, Torrak lore-eskaintza egingo du Bartzelonako Fossar de les Moreresen.
Behin martxa amaituta, 21:45ean, Generalitate parean ekitaldiari emango diote hasiera: hainbat artistek metafora bat irudikatuko dute, "155. artikuluaren ezarpenak ekarritako paralisiaren eta iluntasunaren ostean, erakundeari argia eramatearena", hain zuzen ere.
Generalitatera argiaren itzultzera irudikatu nahi dute, aldarrikatuz askatasuna eta etorkizuna direla bidea, baita preso independentisten askatasuna eta atzerrian daudenen itzulera ere, antolatzaileek azaldu dutenez.
Musika, dantza eta Generalitateko aurrealdean jarritako proiekzioak uztartuko dituzte, ekitaldi "metaforikoa eta indartsua" egiteko asmoz. Lluis Danesek gidatutako ikuskizunean hainbat artista arituko dira, Marta Carrasco dantzaria, Roger Mas, Paula Valls eta Judit Neddermann abeslariak, Obeses taldea Cor Jove de l'Orfeó Català, Gironako Giorquestra, eta Marc Timon eta Xavi Lloses musikagileak, alegia.
Oposizioaren kritikak
Ciudadanosek eta Alderdi Popularrak iragarri dute, aurreko urteetan bezala, ez dutela ekitaldi horietan parte hartuko, horren formatuaren ados ez daudelako, eta Kataluniako Alderdi Sozialista ere ez da bertan izango, lehenengo aldiz, ekitaldi horrek katalanen "erdia" baino ez ordezkatzen duelako, horren iritzian.
Diadaren kartelak ere ika-mika piztu du: Kataluniako banderaren lau banda gorriak estali dituztelako, Katalunian adierazpen askatasunik ez dagoela adierazteko.
Bestalde, Kataluniako Parlamentuak ohorezko domina ere emango du astelehen honetan, eta aurten Mestres Rosa Sensat elkartearentzat izango da.